Uztaileko Fitness ekintzetarako izen emate epea

Uztaileko Fitness ekintzetarako izen emate epea
2021-06-15T09:00:00+02:00 2021-06-15T09:00:00+02:00 2021-06-15T09:00:00+02:00
  • 2021-06-15T09:00:00+02:00 2021-06-15T09:00:00+02:00 - 2021-06-21T21:00:00+02:00 2021-06-21T21:00:00+02:00
  • Zubikoa kiroldegia
  • Webgunea ikusi

Aero Pilates

Aero Pilates ohiko pilatesaren printzipioetan oinarritzen da eta haren onura guztiak bermatzen ditu. Zintzilik dagoen eta altuera desberdinetan beso moduko batzuk dituen oihal batean egiten da.

Lurrean egin ezin diren zenbait ariketa egin daitezke bertan, lasaitasunez, zehaztasunez, baita intentsitatez ere. Pilates ariketa horiek guztiz edo erdi zintzilikaturik egin daitezke oihalezko kolunpioan.

TRX entrenamenduak

Entrenamendu modu honekin indarra mugimendu-plano guztietan landu daiteke, mugimenduak naturalagoak eta libreagoak baitira.

Entrenamendu modu hau oso egokia da muskulu egonkortzaileentzat, ezinbestekoak baitira mugimendu bakoitzean behar den muskulu-multzo bakoitza lantzeko eta postura egokiari eusteko. Horrek ekarriko du norberaren posturaren kontrol hobea izatea eta giltzadurak gehiago lantzea.

Oharrak:

Zerbitzuei Udalak onartutako urteko tasa aplikatuko zaie (urte naturalari dagokiona).

Zerbitzuen antolaketarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik edo taldeak osatzeko gutxienezko partaide kopurua lortu ez delako, jarduerak aldatu edo bertan behera utzi daitezke.

Bakoitzak bere estera, toalla bat eta hidratatzeko ontzi bat eramatea gomendatzen da.