Auzoko
-
● 1.taldea: asteazkenetan, 15:00etatik 16:30era.
● 2.taldea: asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era. - 688651205
- onatikoauzoko@gmail.com
- Larraña auzoa 16
-
Instagrama: @onatikoauzoko
Ainhoa Barrena Urzelai - Auzokoko dinamizatzailea
.- وہ پل جو الجسر الذي يجمعنا من خلال اللغة الباسكية - Informazioa ARABIERAz
.- ہمیں ایوسکیرا زبان سے جوڑتا ہے - Informazioa URDUeraz
AUZOKO Oñatiko Udalak eskaintzen duen zerbitzu bat da, zeinak euskara, inklusioa eta harremanak dituen ardatz. Euskara ezagutzen dutenen eta bertara gerturatu nahi dutenen arteko harremanetan oinarritzen da, eta, beraz, bi puntu ezberdin elkarlotzen ditu: alde batetik, pertsona etorri berriak euskarara eta Oñatira hurbiltzen ditu, eta, beste aldetik, herrian dauden pertsona, kultura, hizkuntza eta errealitate askotarikoak ezagutu eta balioan jartzera bideratzen gaitu.
NORK HARTU DEZAKE PARTE?
Auzokon, herritar orok hartu dezake parte. Euskara erdigunean duen egitasmoa izanik, parte hartzaileen artean bi rol nabarmentzen dira:
● Auzotarrak: euskaraz bizi edota euskara menperatzen duten herritarrak.
● Auzokideak: euskarara gerturatu, euskara ikasi edota landu nahi duten herritarrak.
Biek ala biek jokatzen dute oso rol aktibo eta garrantzitsua egitasmoan; parte hartzaile orok du zer ikasi eta zer eskaini.
FUNTZIONAMENDUA
Egun, Auzokon bi talde daude martxan eta talde bakoitza astean behin elkartzen da ordu eta erdiz ELTZIA eraikineko (Larraña auzoa, 16) 3.solairuan:
● 1.taldea: asteazkenetan, 15:00etatik 16:30era.
● 2.taldea: asteazkenetan, 19:00etatik 20:30era.
Saioetan oinarrizko hiztegia eta egunerokotasunerako erabilgarriak izan daitezkeen hitz edo esaldiak ikasten eta lantzen dira jolas eta dinamika desberdinen bitartez.
Auzokoko parte hartzaileen eta herriko gainontzeko eragile eta norbanakoen arteko harreman sareak sustatu eta sendotzeko asmoz, hilabetean behin ere ekintza osagarri bat gauzatzen da (mendi irteerak, argazkilaritza saioak, dantza ikastaroak, etab.)
NOLA EMAN IZENA?
Parte hartzea guztiz doakoa da eta hainbat modutara egin daiteke:
● Online izen-ematea
● Presentzialki: asteazkeneroko saioetara gerturatuta. (Eltzia: Larraña auzoa, 16, 3.solairuan)
Izen ematea bideratzekoan zalantzarik edo laguntzarik behar izanez gero, arreta telefonikoa eskainiko da:
688 651 205.