Natur eskola

Card image cap

1993tik Oñatin!

Aizkorri-Aratz Parke Naturaleko natura eta giza jarduera ezagutzeko aukera ezin hobea Arantzazu, Araotz eta Oñatiko herri gunean.

Arlo desberdinetako adituez osatutako hezitzaile talde bat dago; irakaskuntza, geologia, biologia eta ingurumen zientzietan lizentziadunak direnak.

Eraikina Oñatiko herrian kokatua dago. Hiru solairuz osatua, guztira 500m2-tik gora ditu eta gela bakoitza tailer ezberdinetarako egokitua dago.

2021 urte amaieran inauguratu zen ofizialki Natur Eskola berritua.

Eraikinaren birgaitze lanak bioeraikuntza kontzeptuetan oinarrituz egin ziren, isolamendu termikoa, komun lehorrak, fito-arazketa putzua, aerotermia... Ingurumen hezkuntzan eredu izatea nahi da.