Oñatiko armarria

Jauntxoen arteko borroken amaiera eta udal bizitza indartu izana adierazten ditu Oñatiko armarriak. Bi talde ziren Oñatin, elkarren etsai: Ganboarren eta Oñaztarren ekintzakide ziren Garibaitarrak eta Murgiarrak. Baina bazen arazoa bihurritzen zuen zerbait: Gebaratarrak, Araban, Ganboarren buruzagi izatea. Horren ondorioz, borroka horiek Oñatin besteetan ez bezalakoak izan ziren. Baina, herriaren eskubideen mesedetan, mendez mendeko etsaitasunak ahaztu eta bi taldeek Kondeari aurre egiteko bat egitea erabaki zuten.

Aihertasun hori udalbatzarra osatzeko eran ere nabarmentzen zen: Urte bikoitietan Garibai leinukoek hautatzen zuten agizko Alkatea, eta urte bakoitietan, berriz, Murgiarrek. Udaletxea eraiki zenean bi alderdiok jadanik galduta zeuden, baina horien oroitzapena orduan asmatu zen armarrian jasota gelditu zen. Ezkerraldeko goiko laurdenean arrano bat ageri da, Garibaitarren edo Ganboarren ikurra beraz, eta gainalde bereko eskuineko tokia Murgiar oinaztarren irudi den orein batek betetzen du. Armarriaren beheko erdian, berriz, galsoro batean zaurituta dagoen orein baten gainean arranoa ikus daiteke atzaparka, tradizioaren arabera oreinzaleek Erdi Aroko borrokaldi sonatuenetako batean jasan zuten ausiabartzaren adierazgarri.

 

Udaletxeko balkoiko harmarria Egurrezko taila. Udaletxea Harriko taila. Udaletxea

Udalaren armarria

Udaletxeko balkoia  Egurrezko taila  Harrizko taila  Udalaren armarria