Oñatiko Jaurerria eta Konterria

 Oñatiko jaunaren boterea bikoitza zen; territoriala eta jurisdikzionala. Jaunak lur ugari zituen. Baina herriko lur guztiak ez ziren berarenak. Bazeuden herri-lurrak edo oñatiar guztien lurrak. Kasu honetan nahiko liskar izaten ziren lur horiek jaunarenak edo benetan herritarrenak zirela eta. Lurraren jabetzaz gain, herriko burdinolak (Bidaurreta, Olalde eta Zubillaga) eta errotak bere esku zeuden. Izan ere, Oñatitik kanpo ere, Arrasaten eta Gatzagan esateko, bazituen burdinoak Oñatiko jaunak, bere botere ekonomikoa ikaragarrizkoa zen. Menpekotasun hori zela eta oñatiarrek jaunari bi zerga bitxi ordaindu behar zizkioten; "eskurbestekoa" bata eta "mandoena" bestea. Lehenengoa ordaintzeak oñatiar guztiei jaunaren mendietan ibiltzeko eskubidea emanten zieten. "Mandoarena" izeneko zergak berriz, Artia parajetik jaisten zen mando bakoitzeko 20 maravedi ordaintzera behartzen zuen.

 

Oñatiko Udal Artxiboa

Oñatiarrek epaitzeko botereak kendu zioten Oñatiko konteari 1510 urtean. Arg. Oñatiko Udal Artxiboa

 Justiziaren administrazioa ere jaunaren esku zegoen. Lapurrak epaitu, herritarek aukeratutako alkatea onartu hala baztertu, udal idazkaria izendatu edota Alkate Handia izeneko pertsonaia bat, herritarrei onartu arazteko ahalmena erabiltzen zituen jaunak.

Ikusi: Gebaratarrak

Oñatiko bereizgarritasuna historian zehar bere egoera administratiboa izan daiteke: lehenik jaurerria, gero konterria eta azkenik, 1845ean, Gipuzpuako herri askea.

Ez daukagu jaurerri honetako sorreraren berri zehatzik. Dakiguna zera da: XIV. mendearen hasiera arte ez dagoela Oñatiko jaurerriari buruz berri nabarmenik.

 

Oñatiko jaunaren dorretxea

Oñatiko jaunaren dorretxea

Feudalismoa

Produkzio mota berria: hau da feudalismoaren benetako esanahia Erdi Aroan. Gaur egun, "produkzio modu berria" kapitalismoa bada, edo jabe eta langileen arteko harremana, Erdi Aroko ardatza jaun eta basailuen arteko harremana izan zen. Honetaz gain kapitalismoa eta feudalismoaren arteko konparaketan badago beste berezitasun garrantzitsu bat: antzinean, nekazaritza zen ekonomiaren oinarria; gaur egun, berriz, industria.

Feudalismoak bi oinarri nabarmen zituen:

  • Oinarri ekonomikoa, jaurerritan ardaztuta.
  • Oinarri juridikoa, jaunarengan ardaztuta.

Jaurrerria feudalismoaren oinarri sozio-ekonomikoa izateaz gain, lur zati baten produkziopean mamitzen da. Jaurerriak bi zati izaten zituen: "Erreserba" edo jaunak berak ustiatzen zuen lurra alde batetik eta "ukantzak"k, menpekoak ustiatzen zuena errenta batzuren truke.

Feudalismoa Gipuzkoan

Badirudi Erdi Aroan feudalismoaren ezarpena oso azalekoa izan zela Gipuzkoan. Hala ere, Ahaide Nagusiak -Oñaztarrak eta Ganboatarrak- nagusitzen zirenez, herritarren askatasuna maiz zapaldua izaten zen. Testuinguru honetan ulertu behar da zenbait hiribilduen sorrera eta eraketa; aipatutako alderdien zapalkuntzaren aurka herritarrek, erregearen laguntzaz, hiribildu askeak eratu zituzten, ezaugarri batez: harresiz inguratutako herriak zirela. Horra hor Bergara, Arrasate, Gatzaga...