Herribusa

-
Lanegunetako zerbitzuaren ordutegia, astelehenetik ostiralera, 7:30-21:00 eta zapatuetakoa 9:00-14:00
Ordutegia pdf formatuan
-
Igande eta jai egunetan Herribusak Arantzazu-Oñati joan-etorria egiten du.
Prezioa: Txartelaren prezioa 1,35 € izango da (0-6 urte bitartekoek doan) eta MUGI txartela erabiliz gero dagokion tarifa ezarriko da.
Helburua, garraiobide eredu jasangarri baten bitartez herria batzea eta mugikortasunaren alorrean administrazio publikoek dituzten helburu ezberdinei babesa ematea da. Azken finean kalitatezko mugikortasun irisgarria lortzea.
Bi linea zirkular diseinatu dira, Oñatiko erdigunea Ugarkalde eta Kasablanka auzoekin lotzeko. Honela, autobus zerbitzu batetik hurrengo zerbitzurako denbora tartea edo kadentzia 30 minutukoa izango da.
Lineak, txandaka egiten dira, norabide baten bata eta kontrakoan hurrengoa.