Lege-oharra

Lege informazioa eta Datuen babeserako politika

Webgunearen titulartasuna

Domeinua: www.oñati.eus
e-maila: gobernutaldea@onati.eus
Titularra: Oñatiko Udala
IFK: P2006300D.
Helbidea: Foruen Enparantza, 1. 20560 Oñati (Gipuzkoa).
Telefonoa: 943780411. Oñatitik deituta 010 (doako telefonoa)

www.oñati.eus ataria Oñatiko Udalaren web ofiziala da.
Oñatiko udalak, www.oñati.eus domeinuaren bidez, Oñatiri buruzko informazio orokorra eskaintzen du; eta bereziki, udalarenak bereak diren informazioak eta gestioak.

Oñatiko udalak, aurretik abisurik emateke, bere domeinuan jasotako informazioa aldatu eta eguneratu egin dezake, bai edukiari dagokionean nahiz diseinuari eta aurkezpenari dagozkienetan.

Oñatiko Udala da oñati.eus domeinuan jasotako diseinuaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideen titularra, bestelakorik adierazi ezean. oñati.eus domeinuan jasotako edozein motatako markak edo zeinu bereizgarrik ere indarren dagoen legeriaren babesa du.

Webgunea hau erabiltzeko zehaztapenak eta baldintzak

Oñatiko udalak, udalerri honetako herritar guztien eta internet erabiltzen duten guztien esku jartzen duen webgunea da hau. Zerbitzua ematea eta erabiltzaile guztiei informazioa ematea du helburua; baita Oñatiko herria eta bertako jarduera ezagutzera ematea ere.

Web honen bitartez ematen den informazio administratiboak ez du ordezkatzen egunkari eta aldizkari ofizialetan argitaratu behar diren agirien argitalpena; izan ere, argitalpen horien edizioak ematen baitio fedea horien edukiari.

Oñatiko udalak ez du bere gain hartzen beste pertsona fisiko edo juridiko batzuengandik datorren eta webgunean agertzen den informazioaren edukiaren, zehaztasunaren eta eguneratzearen erantzukizuna, ez eta esteken edo beste sistema batzuen bitartez eskuratu daitekeena ere.

Oñatiko udalak ez du bere gain hartzen hirugarren pertsonek edo entitateek bertan dagoen informazioaz egiten duten erabileraren erantzukizunik. Hala ere, hirugarren horiek bete egin beharko dituzte zenbait agiri eta aplikatiboetarako dauden ohartarazpenak.

Oñatiko udalak ez du bermatzen webak eta zerbitzariak birusik ez izatea, eta ez du bere gain hartzen webgunean sartzeagatik edo webgunean sartzea ezinezkoa izateagatik egon daitezkeen kalteen erantzukizuna.

Oñatiko udalak webgune honetako edukiak, informazioak, aplikatiboak eta abarrak aldatu eta zabaltzeko eskubidea du, eta edozein unetan eta abisatu beharrik gabe egin ahal izango du.

Oñatiko udalak nahi du webgune honek ahalik eta modurik eraginkorrenean funtzionatzea eta bere helburua behar bezala bete dezala. Horregatik egiten ditu webgunearen mantentze lanak, beharrezkotzat jotzen diren bitartekoak jarriz, baina ez du bere gain hartzen webgunearen funtzionamenduan egon daitezkeen disfuntzioen edo akatsen erantzukizuna.

Oñatiko udalak webgunean agertzen diren zehaztapenak eta baldintzak alda ditzake, eta, beraz, zehaztapenak eta baldintzak sarri begiratzeko aholkatzen du, aldaketak egon daitezkeelako.

Webgune hau erabiltzeak bertan jasotako zehaztapenak eta baldintzak onartzea dakar.

Azalpenik edo argibiderik behar izanez gero, edo iradokizunen edo kexaren bat egin nahi izanez gero, web honetako iradokizunen postontzia erabil daiteke.

Erabilera baldintza orokorrak eta datu pertsonalak babesteko politika

Webgune hau erabiltzeak esan nahi du erabiltzaileak besterik gabe onartzen dituela erabilera baldintzak. Erabilera baldintzekin ados ez bazaude edo zalantzarik baduzu, mesedez eskatzen dizugu ez erregistratzeko eta webgune hau ez erabiltzeko.

Datuak babesteko politika

Webgune honen helburu nagusia da gure udalerriko herritarrak informatzea eta informazioa eskaintzea.

Oñatiko udalak bere gain hartzen ditu datu pertsonalen babesaren arloko legezko betebeharrak, batez ere honakoen gainekoak:

  1. Datu pertsonalak dauzkaten fitxategiak edo tratamenduak.
  2. Datu bilketaren helburua.
  3. Informazioaren hartzaileak.
  4. Egiten ditugun galderak aukerakoak ala derrigorrezkoak diren.
  5. Datuak ematearen edo ukatzearen ondorioak.
  6. Atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak erabiltzeko aukera.
  7. Tratamendu kontrolatzailearen edo, hala badagokio, bere ordezkariaren identitatea eta helbidea.

Oñatiko udalak nahi du erabiltzaileak behar adina informazio edukitzea, datuak nola eskatzen diren kontuan izanda, erabiltzaileak berariaz, nahi duelako eta bere borondatez erabakitzeko datuak eman nahi dituen ala ez.

www.oñati.eus domeinurako bisita modu anonimoan egiten da. Bakarrik zerbitzu batzuetara heltzeko -kudeaketa edo tramite berezi batzuk dituztenak- eman behar dituzte erabiltzaileek euren datu pertsonalak, derrigorrezkoak eskatzen den zerbitzua emateko.
Horren haritik erabiltzaileari jakinarazten zaiona da bere datuak fitxategi batean gordeko direla, eta fitxategi horren arduraduna Oñatiko udala dela.

Kontrakorik esaten ez bada, eskatu eta batzen diren datu horiek derrigorrezkoak eta nahitaezkoak dira webgunerako ezarritako zerbitzuak jaso eta emateko. Erabiltzaileak benetako datuak eman behar ditu, zehatzak eta osoak; ematen dituen datu horiek ez badira benetakoak, zehatzak eta osoak, edo eguneratuta ez badaude, erabiltzaileak berak izango du sor daitezkeen kalte eta galeren erantzukizuna.

Indarrean dagoen legediak datu pertsonalen babesaren arloan zehazten dituen segurtasun mailak ezartzeko konpromisoa dauka Udalak, eta horregatik neurri teknikoak eta antolaketakoak hartuko ditu, datuak galdu eta aldatu ez daitezen, baimenik gabeko atzipenik egon ez dadin eta bestelako arriskuak saihesteko. Horrez gain Udala behartuta dago indarrean dagoen legediak ezartzen dituen fitxategi automatizatuetan jasotako datuen gaineko sekretua gordetzera.

Erabiltzaileak edo bera ordezkatzen duen pertsonak nahi duenean erabili ahal izango du datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezerezteko eskubidea, bai eta, hala badagokio, aurka egiteko eskubidea ere, Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak eta gainontzeko araudi ezargarriarekin bat. Horretarako, udalak ezarritako kanalak erabili beharko ditu.

Oñatiko udalak informazio hori erabili ahal izango du argitalpenak, harpidetzak edo beste era bateko gutunak eta emailak edo mezu elektronikoak bidaltzeko, beti ere erakundeari, zerbitzuei eta jarduera publikoei buruzko informazioa denean.

Azkenik gomendatzen dugu, erabiltzailea ez bada bere ordenagailua erabiltzen ari, udal webgunetik irten baino lehen ez dezala ahaztu saioa ixtea eta nabigatzailea ixtea baita ere. Hori egitea komenigarria da erabiltzailearen datu pertsonalak eta posta inork atzitu ez ditzan, batez ere, erabiltzailearen ordenagailua hirugarrenek erabil badezakete edo beste batzuekin partekatzen badu edo toki publiko bateko ordenagailu bat bada.

Baldintza hauek onartzea

Web hau erabiltzean ulertzen dugu erabiltzaileak kontu handiz irakurri duela agiri hau eta ondo ulertu eta bete dituela bertan emandako aholkuak.

Erabiltzailea ez badago ados datuak babesteko politika honekin edo bertan emandako aholkuekin, ez dezala gure webgunea erabili.

Webgunea erabiltzeko baldintza hau aldatzea egoki ikusten dugunean aldatu ahal izateko eskubidea gordetzen dugu. Aldaketa horiek egin ondoren, Udaleko web honen edo beste baten erabiltzaileek aldaketa horiek ere onartu egin beharko dituzte.