Xirrika

Card image cap
  • Helduentzat, ostegunetan 17:00etatik 19:00etara (aurrez txanda hartuta)

    Gaztelekuko erabiltzaileentzat, ostiraletan, 17:30etik 20:00etara.

  • txantxiku.sexuaholkularitza@gmail.com
Sexu aholkularitza zerbitzua

Sexu aholkularitza zerbitzua herriko haur, gazte eta helduei zuzendutako zerbitzua da; sexualitatea eta harreman afektibo-sexualen inguruko kezkak eta zalantzak lantzeko konfiantzazko espazio bat eskaintzen du.

Zerbitzua bi gunetan banatzen da: Xirrika espazioa eta Gaztelekuko sexu aholkularitza-gunea.

XIRRIKA ESPAZIOA: 16 urtetik gorako norbanako, bikote eta familiei zuzendutako zerbitzua da. Gorputza, desira, sexualitatea eta harreman afektibo-sexualen inguruko arreta eskaintzen da, norbanakoei zuzenduta, eta baita guraso edo familiei ere.
Xirrika espazioaren egoitza Atzeko Kale eta Ramon Irizar kaleen arteko parkean egongo da.
- Saio presentzialak: Ostegunetan 17:00etatik 19:00etara (aurrez txanda hartu behar da, txantxiku.sexuaholkularitza@gmail.com helbidera idatzita).
- On-line kontsultak: txantxiku.sexuaholkularitza@gmail.com.

GAZTELEKUKO SEXU AHOLKULARITZA ZERBITZUA Estigmak, tabuak eta beldurrak uxatuz, harreman aske eta osasuntsuak sustatu eta norbere gorputzarekiko harreman positiboa lantzen dira, adinaren arabera egokitutako arreta zerbitzu honetan.
Banaka, bikoteka edo talde txikitan egiten dira saioak.
- Kontsulta presentzialak: Ostiraletan, 17:30etik 20:00etara Gaztelekuko lehenengo solairuan
- On-line kontsultak: txantxiku.sexuaholkularitza@gmail.com