Hilerriko tramiteak
1. Hilobiaren emakida berritzeko eskaera orria
Azalpena:
Hilobiaren emakida-epea amaitu denean edo amaitzear dagoenean, eta emakida berritu nahi denean, inprimaki hau bete behar da. Inprimakiaren amaieran adierazten da aurkeztu beharreko dokumentazioa.
2. Hilobiaren titulartasun aldaketa egiteko eskaera orria
Azalpena:
Hilobiaren emakida indarrean dagoenean, baina titularra aldatu nahi denean erabiliko den eskaera da. Kasu honetan ere, inprimakiaren amaieran zehazten da aurkeztu beharreko dokumentazioa.
3. Hilobiari uko egiteko eskaera orria
Azalpena:
Hilobi baten titularrak bere eskubideei uko egin nahi dienean bete behar den eskaera da.
4. Zinpeko aitorpena
Azalpena:
Bizirik dagoen titular batek hilobiaren titulartasuna beste pertsona bati eskualdatu nahi dionean aurkeztu behar den dokumentua da. Kasu horretan, Hilobiaren titulartasun aldaketa egiteko eskaera orria (2. inprimakia) eta Zinpeko Aitorpena batera aurkeztu beharko dira.