Igeriketa ikastaroak eta Uretako jarduerak

 

Ur hastapen jarduerak

Ekainak 15 - 30: Ikastaroetako izen ematea

Ur ekintzak 26-27_Haurrak.jpg

Izen-ematea webgunean edo kiroldegiko harreran egin ahalko da. Ondoren, gehieneko kopurua gainditu den taldeetan, partaideak zozketa bidez aukeratuko dira. Familia bakoitzak posta elektronikoz jasoko du zozketaren emaitza.

.- Kuotak hilero kobratuko dira. Abenduaren amaieran eta otsailaren amaieran bakarrik onartuko dira bajak, medikuaren bajak izan ezik. Horiek edozein hilabetetan tramitatu ahal izango dira.
.- Talde bakoitzean gehienez 3 ordutegitan eman daiteke izena.
.- Jardueraren gehienezko edukiera gainditzen bada, taldea zozketaz osatuko da.

Edozein motatako aniztasun funtzionala duten haurrentzat ere ur jarduerak egongo dira. Esperientzia segurua eta beharretara egokitua bermatzeko, ezinbestekoa da izen-emate orrian adieraztea.

Taldea aktibatzeko gutxieneko haur kopuruak: 6 hilabete-3 urtera bitarteko taldeak, gutxienez 5 haurrekin. eta 3 urtetik gorako taldeak, gutxienez, 9 haurrekin. Taldeak gutxieneko haur kopuruekin osatzerik ez bada zerbitzuak bertan behera gera daitezke. Kiroldegiak, eskuragarri dituen baliabideen arabera eta araubideak zehazten dituen baldintzen arabera egokituko du zerbitzuen eskaintza.

Tarifak:
Prezioa/hileko BAZKIDE
6-24 Hilabete 30’ = 19,25€
2-3 Urte 30’ = 19,25€
3+ Urte 45’ = 29,45€
Prezioa/hileko EZ BAZKIDE
6-24 Hilabete 30’ = 26,45€
2-3 Urte 30’ = 26,45€
3+ Urte 45’ = 35.35€

 

Uztailak 8: Emaitzak eta izen-emateetan aldaketak egitea.

Egun horretatik aurrera, aldaketak egingo dira izen-emateetan. Eskatutako taldean lekurik gabe geratu direnei deituko zaie, zozketaren hurrenkeraren arabera.

 

Urriak 13: Saioen hasiera

Ur ekintzak 26-27_Egutegia haurrak.jpg

   

Helduen ur jarduerak

Fitness - Ur ekintzak eskuorria

IZEN EMATEAK
26-27 ikasturterako izen-emateak zozketa bidez egingo dira, eta zozketan parte hartzeko izen-emate epea uztailak 6tik 19ra izango da. 

 Oharrak (izen emateak)

  • Gehienez ere 3 jarduera ezberdinetan eman daiteke izena eta jarduera bakoitzean 3 ordutegi ezberdinetan.
  • Zozketa uztailaren 20an egingo da.
  • Baja emateko epea uztailaren 22tik 29ra izango da. 
  • Abuztuaren 1etik irailaren 4ra izen-emate irekia ikastaroen plazak betetzeko.

Oharrak (ekintzak)

  • Udalak onartutako urteko tasa aplikatuko zaie zerbitzuei (urte naturalari dagokiona).

  • Ikastaroetara sartzeko ezinbestekoa izango da kiroldegiko txartela erabiltzea.

  • Izen-ematea webgunean (www.zubikoakiroldegia.onati.eus) edo kiroldegian bertan egin ahalko da.

  • Zerbitzuan baja emateko eskaera Zubikoa Kiroldegian egin behar da, dagokion inprimakia beteta.

  • Jarduera hasi aurreko hilaren 25a baino lehen egin behar da baja-eskaera. Jarduera hasi ondoren egiten bada, osorik kobratuko da dagokion tasa.

  • Zerbitzuen antolaketarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik edo taldeak osatzeko gutxieneko partaide kopurua lortu ez bada, jarduerak aldatu edo bertan behera utzi daitezke.

  • Bakoitzak bere esterila, toalla bat eta hidratatzeko ontzi bat eramatea gomendatzen da.

OHARRA: Taldeetan ikasle kopuru minimoa 10 izango da eta maximoa 12.

 

Taldekako ekintzak

Ur ekintzak 26-27_Nagusiak.jpg

Urriak 6: Saioen hasiera

Ur ekintzak 26-27_Egutegia nagusiak.jpg

Oharrak