Kirolak

Bulegoak

Lekua: Zubikoa Kiroldegia. Bidebarrieta kalea, 2. 20.560 Oñati
Telefonoa: 943 71 63 75
E-posta: zubikoa@onati.eus

Neguko ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 7:30-21:30
Larunbatetan, 9:00-13:30/15:00-19:30
Igandeetan, 9:00-13:30

Udako ordutegia (ekainak 15 - uztailak 31)
Astelehenetik ostiralera, 7:30-21:30
Larunbat, igande eta jaiegunetan, 9:00-20:00
Udako ordutegia (abuztua)
Astelehenetik larunbatera, 10:00-20:00
Igandeetan, ITXITA

Oñatiko KIROL INSTALAZIOAK Covid 19ren aurkako higiene eta osasun protokoloa

Oñatiko udal kirol zerbitzuak: normaltasunera egokitzeko plangintza

 

Helburuak

Oñatin kirol-eskaintza aberatsa dago, bai eta kirol-jarduerak sustatzen dituzten elkarteen aukera zabala ere: eskola-kirola eta kirol-eskolak, eskola-umeentzat; federatuen mailan, Aloña Mendi kirol-elkarteak kirol-modalitate asko eta askotarikoak hartzen ditu bere barnean; eta badira baita ere jolas-izaera handiagoa duten edo aisialdi fisikoa ardatz duten beste elkarte batzuk ere.

Kirol Departamentua sare aberats hori indartzeko eta kirol-eragileen arteko lankidetza-sinergiak elikatzeko lanean ari da. Horrez gain, osasunerako orientazio-zerbitzua (pOz) eskaini eta kirol-eskaintza irisgarria sustatzen du, herritar guztiengana iristeko asmoz.

Lan ildo nagusiak

  • Eskola kiroleko egitasmoan aholkularitza eta koordinazio mahaian laguntzea.
  • Herriko kirol elkarteen antolakuntza sendotzea.
  • Herriko kirol elkarteen ekintzen antolaketa diruz laguntzea
  • Kirol esparruko elkarteen arteko elkarlaneko dinamikak sustatu eta elikatzea.
  • Kirol zerbitzuko kirol eskaintzen programak (osasuna eta aisialdia ardatz izanik) diseinatzea eta gauzatzea.
  • Jarduera fisikoa eta kirola ardatz duten herri ekimenak bultzatzea eta laguntzea

Programa nagusiak

  • Fitness zerbitzua.
  • Kirol eskaintza anitza.
  • POz: Oñatiko ohitura osasuntsuen orientazio zerbitzua.
  • Eskola kiroleko koordinazioa.

Dirulaguntzak