Fitness taldekako ekintzak
Fitness - Ur ekintzak eskuorria
IZEN EMATEAK
26-27 ikasturterako izen-emateak zozketa bidez egingo dira, eta zozketan parte hartzeko izen-emate epea uztailak 6tik 19ra izango da.
Oharrak (izen emateak)
- Gehienez ere 3 jarduera ezberdinetan eman daiteke izena eta jarduera bakoitzean 3 ordutegi ezberdinetan.
- Zozketa uztailaren 20an egingo da.
- Baja emateko epea uztailaren 22tik 29ra izango da.
- Abuztuaren 1etik irailaren 4ra izen-emate irekia ikastaroen plazak betetzeko.
Oharrak (ekintzak)
-
Udalak onartutako urteko tasa aplikatuko zaie zerbitzuei (urte naturalari dagokiona).
-
Ikastaroetara sartzeko ezinbestekoa izango da kiroldegiko txartela erabiltzea.
-
Izen-ematea webgunean (www.zubikoakiroldegia.onati.eus) edo kiroldegian bertan egin ahalko da.
-
Zerbitzuan baja emateko eskaera Zubikoa Kiroldegian egin behar da, dagokion inprimakia beteta.
-
Jarduera hasi aurreko hilaren 25a baino lehen egin behar da baja-eskaera. Jarduera hasi ondoren egiten bada, osorik kobratuko da dagokion tasa.
-
Zerbitzuen antolaketarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik edo taldeak osatzeko gutxieneko partaide kopurua lortu ez bada, jarduerak aldatu edo bertan behera utzi daitezke.
-
Bakoitzak bere esterila, toalla bat eta hidratatzeko ontzi bat eramatea gomendatzen da.
Taldekako ekintzak
OHARRA: Taldeetan ikasle kopuru minimoa 10 izango da eta maximoa 18. Fit bike-n 28 izango da gehienezko kopurua.
Urteko egutegia
Ate irekiak: irailak 7, 8 eta 10

