Igeriketa ikastaroak eta Uretako jarduerak

 

Ur hastapen jarduerak

Ekainak 28 - 5 uztailak: Ikastaroetako izen ematea

Ur ekintzak 23-24_Haurrak.jpg

Izen-ematea webgunean edo kiroldegiko harreran egin ahalko da. Ondoren, gehieneko kopurua gainditu den taldeetan, partaideak zozketa bidez aukeratuko dira. Familia bakoitzak posta elektronikoz jasoko du zozketaren emaitza.Talde bakoitzean gehienez 3 ordutegitan eman daiteke izena.

Kuotak hilero kobratuko dira. Abenduaren amaieran eta otsailaren amaieran bakarrik onartuko dira bajak, medikuaren bajak izan ezik. Horiek edozein hilabetetan tramitatu ahal izango dira.
Tarifak:
6-36 hilabete: Bazkideak 16,00 € / Ez bazkideak 22,00€
+ 3 urte: Bazkideak 24,45 € / Ez bazkideak 29,40€

Uztailak 10: Emaitzak eta izen-emateetan aldaketak egitea

Egun horretatik aurrera, aldaketak egingo dira izen-emateetan. Eskatutako taldean lekurik gabe geratu direnei deituko zaie, zozketaren hurrenkeraren arabera.

Urriak 18: Saioen hasiera

Ur ekintzak 23-24_Egutegia haurrak.jpg

 

Helduen ur jarduerak

Ur ekintzak 23-24_Nagusiak.jpg

Ekainak 28- 5 uztailak: Ikastaroetako izen ematea

Izen-ematea webgunean edo kiroldegiko harreran egin ahalko da. Ondoren, gehieneko kopurua gainditu den taldeetan, partaideak zozketa bidez aukeratuko dira. Pertsona bakoitzak posta elektronikoz jasoko du zozketaren emaitza.

Gutxienez 10 pertsona eta gehienez 12 beharko dira jarduerak atera ahal izateko.
* "Ur fitness" jarduera 45 minutukoa izango da.

Urriak 18: Saioen hasiera

Ur ekintzak 23-24_Egutegia nagusiak.jpg

Oharrak