Haur eta Gazteen Aisialdi Begirale ikastaroa Oñatin
Titulu ofiziala, Oñatin eta euskaraz
Aisialdiko Begirale Ikastaroa.
Eusko Jaurlaritzak homologatutako “Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea” titulua. Oñatin bertan eta euskaraz eskuratzeko aukera eskaintzen dizu Oñatiko Udaleko Euskara-Hezkuntza sailak.
Norentzat
Aisialdiko hezitzaileak eta Dinamizatzaile soziokulturalak
Iraupena
.150 ordu teoriko
.160 ordu praktiko. Atal praktikoa egiteko epea 2020ko irailera arte.
.Memoria.
Datak.
Datak | |
---|---|
URRIA | 27 |
AZAROA | 10, 17, 24 |
ABENDUA | 1, 15, 22, 26, 27 |
URTARRILA | 2, 3, 12, 19 |
OTSAILA | 2, 9, 16 |
MARTXOA | 9, 16, 17, 23, 30 |
APIRILA | 6, 13 |
MAIATZA | 4, 18 |
- Ordutegia:
Larunbatetan 9:00etatik 15:00etara.
Abenduak 26,27 eta urtarrilak 2,3 9:00etatik 15:00etara. - Martxoak 16, 17 asteburua aterpetxean.
Baldintza:
.2001 urtean edo aurretik jaiotakoa izatea
.DBHko titulazioa izatea.
Informazioa jasotzeko bilera irekia:
Irailak 12, asteazkena, 18:30ean, Euskaldun Berria gelan (Bidebarrieta kalea 18)
Matrikula:
500 €.
Udalak diruz lagundutako ikastaroa:
A) Langabetu edo ikasle direnei matrikularen % 75.
B) Gainontzekoei, matrikularen % 50.
Diru-laguntza eskuratzeko bete beharreko baldintzak:
- Oñatin erroldatuta egotea.
- Gehienez justifikaturiko 24 ordu gal daitezke.
- Eskolen aprobetxamendu ona edo titulua eskuratzea.
Izen ematea:
Udal webgunean: Hezkuntza / Haur eta Gazteen Aisialdi Begirale ikastaro / izen emate orria
Izena emateko epea irailaren 28an amaitzen da.
Informa zaitez:
- Udalaren Hezkuntza Saila: Iñaki Akizu. 943 780411, iakizu@onati.eus
- Gaztelekuko informazio puntua
- Udalaren web orrian: www.oñati.eus
Oharra: Oñatiko Udaleku irekietan begirale lanetan aritzeko deialdian ikastaro honek 4,5 puntuko balioa du.