Hezkuntza

Bulegoak

Lekua: Udaletxea. Foruen Enparantza, 1. 20560 Oñati
Telefonoa: 943 78 04 11 . Oñatitik egindako deiak 010 (doakoa)
E-postak: iakizu@onati.eus

Ordutegia: Astelehenetik Ostiralera, Goizez  09:00etik 14:00era.

Helburuak

Oñatiko herriak hezkuntza eskaintza aberatsa du. Hezkuntza eskaintza zabal hori honela gauzatzen da: 0 urtetik hasi eta derrigorrezko ikasketez gain, batxilerra, erdi eta goi mailako heziketa zikloak, unibertsitate ikasketak eta unibertsitate ondoko masterra gauzatzeko aukera dago herrian bertan. Hezkuntza sailak sare aberats hau indartzeko eta hezkuntza eragile desberdinen arteko elkarlaneko sinergiak elikatzeko lanean dihardu. Jatorri anitzeko Oñatiarren inklusioa sustatzearekin batera.

Lan ildo nagusiak

  • Ikastetxe Publikoekiko legez dituen betebeharrak gauzatzea.
  • Herriko ikastetxeen jarduna diruz laguntzea.
  • Ikastetxeen arteko elkarlaneko dinamikak sustatu eta elikatzea.
  • Jatorri anitzeko Oñatiarren inklusia bermatzeko egitasmoak bideratzea.

Programa nagusiak

  • Txipistin, jatorri anitzeko oñatiarren programa.
  • Auzoko programa.
  • Gurasoen formaziorako hitzaldi eta tailerrak.
  • Hurretik, kultur ondarearen transmisioa bermatzeko proiektua.
  • Bagabiltz-Eskolako bidea, mugikortasun jasangarri eta segurua sustatzeko egitasmoa.
  • Eskolen ingurua eraldatuz guztion osasuna zaintzeko, Covid-19ak sortutako egoerari erantzuteko egitasmoa.

Dirulaguntzak

  • Oñatiko Udalak, herriko haurren heziketan lagungarri izan dadin, bertako ikastetxeen jarduera lagundu eta arlo akademikoaz kanpoko aktibitateak sustatzeko dirulaguntzak banatzen ditu herriko ikastetxeen eta bertako guraso elkarteen artean, 2002ko Irailean onartutako arautegiaren arabera. 
    • Arautegia. 2002ko urriak 21eko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua (199 zkia).