Hiri ondasunen gaineko zergan hobaria familia ugarien titularrentzat

 ZER DA ETA ZERTARAKO?

2012ko Oñatiko Udaleko Ordenantza fiskalak aldatu egin ditu familia ugarien hobariaren baldintzak eta zenbatekoak, ohiko etxebizitzaren ondasun higiezinen zergari dagokionez.

Lehen, %90ekoa izaten zen hobari orokorra. Orain, berriz, diru-sarrera gordinaren eta seme-alaba kopuruaren araberakoa izango da (ikusi beheko taula).

Familia guztiei, oro har, gutxieneko ehunekoa aplikatuko zaie zenbat seme-alaba dituzten kontuan hartuta. Gutxieneko hau %15 da.

Familia ugariko kide guztien diru-sarrera gordinak (hobaria aplikatu beharreko aurreko urteko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik hartuko da kontuan, betiere familia ugaria osatzen duten kide guztiak kontuan hartuta) 50.000 euro baino gutxiago badira, familiak eska dezake dagokion ehunekoaren arabera aplikatzea hobaria.

Tramite hori urtero egin beharko da, baldin eta aurreko urteko diru-sarrera gordinen arabera aplikatu beharreko hobaria, aplikatu den gutxieneko ehunekoa baino handiagoa bada. Diru-sarrerak handiagoak direnean, gutxieneko hobaria ondo aplikatuta egongo da.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK
  • Familia ugariko kideen  hobaria aplikatu beharreko aurreko urteko Errenta Aitorpenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da. Eta familiako kideek edo kideetako batek deklarazioa egiteko obligaziorik ez badu ziurtagiria aurkeztu beharko du, ziurtatzeko aitorpena egiteko obligaziorik ez duela, eta hobaria aplikatu beharreko aurreko urteko informazio fiskalaren kopia bat (bi agiriak Bergaran eskuratu daitezke Ogasunaren bulegoan).
  • Erabili beharreko eskaera orria (Word document, 216Kb)
  • Kontribuzioko kuotaren zatia itzultzeko erabili beharreko eskaera orria (Word 217 Kb)

 

Oharra: Familia ugarien agiriaren tramitea  Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskudago.

ESKABIDEA NON AURKEZTU BEHAR DA

Udal bulegoetan: Foruen enparantza 1.

HOBARIEN TAULA
DIRU SARRERA GORDINAK
0 € tik 24.000 €ra 24.000 €tik – 50.000 €ra 50.000 €tik gora
3 seme-alaba % 90 % 50 % 15
4 seme-alaba % 90 % 70 % 40
5 seme-alaba edo gehiago % 90 % 90 % 60