Oñatiko Emakumion kontseiluaren eraketa eta funtzionamendua arautzeko ordenantza

Ekarpenak egiteko epea:

2022/09/22ra arte

Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak

1/2022 LEGEAk, martxoaren 3koak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen bigarren aldaketa egitekoak, 22.5 artikuluan adierazten duenez,erakunde publikoek “emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan euskal administrazio publikoekin elkarrizketan aritzeko bideak antolatuko dituzte, besteak beste entitateak sortuz eta kogobernantza ereduak bultzatuz”. Norabide bera ezartzen du Oñatiko emakumeen eta gizonen berdintasunerako II. Planaren 3.2. helburuak eta horren garapenerako aurreikusitako lan ildoek.

Oñatiko Partaidetza, lankidetza publiko-soziala eta irekiera instituzionala arautzeko udal ordenantzak 9. Artikuluan jasotzen du “udalak lankidetza publiko soziala sustatuko duela interes orokorreko jarduerak garatzeko, baldin eta, beren eskumen esparruan guztion onura ekarriko badute” eta besteren artean honako eragite esparrua definitzen du: “emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatzea, ahalduntzea sustatzea maila indibidualean, kolektiboan eta soziopolitikoan, pentsamendu eta ekintza feminista sustatzea, indarkeria sexista prebenitzea eta arreta ematea eta zaintzak demokratizatzea”.

2018an abiatu zen helburu horien baitan eragin asmoz, Oñatiko Emakumion Kontseilua eratzeko prozesua. Espazioaren definizio, formulazio eta martxan jartzeko lau urteko prozesuaren ondoren, berau arautuko duen ordenantza adostea erabaki da.

Arau hori onestea beharrezkoa eta egoki den

Dagoeneko martxan den espazioaren formalizaziora bidean, honen eraketa eta funtzionamendua arautuko duen ordenantza adosteko beharra mahai gaineratu da.

Arauaren helburuak

Ordenantza berriaren bitartez, Oñatiko Emakumion kontseiluaren izaera, jarduteko printzipioak, funtzionamendua, antolamendua eta egitura arautu nahi dira.

Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak

Araudiaren biderapena beharrezkoa da aipatu helburuak erdiesteko, eta ez da aurreikusten izan litezkeen bestelako tresna edo aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzailerik.

Dokumentuak

Alkate Dekretua, 945 zenb.