Oñatiko Udalean aldi baterako lan poltsak kudeatzeko funtzionamendua arautzen duen Ordenantza

Ekarpenak egiteko epea:

Martxoaren 18ra arte

Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak

5/2015 Legegintzako Errege Dekretuak, urriaren 30ekoak, Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, 55. artikuluan enplegu publikora iristea eta zerbitzu-harremana eskuratzea arautuko duten printzipio gidariak xedatzen ditu. Hala, funtzionarioak eta lan-kontratuko langileak hautatzeko, ezartzen du erabili behar direla berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipio konstituzionalak (EKren 23.artikulua) eta Legeak berak finkatutako beste printzipio batzuk bermatzen dituzten prozedurak, hala nola:

a) Deialdien eta haien oinarrien publizitatea.
b) Gardentasuna.
c) Hautaketa-organoetako kideen inpartzialtasuna eta profesionaltasuna.
d) Independentzia eta diskrezionalitate teknikoa hautaketa-organoen jardunean.
e) Hautaketa-prozesuen edukiaren eta bete beharreko eginkizunen edo lanen arteko egokitasuna.
f) Arintasuna, hautaketa-prozesuen objektibotasunari kalterik egin gabe.

Bitarteko funtzionarioen hautaketari dagokionez, aipatutako 5/2015 testu bateginaren 10. artikuluak adierazten du hautaketa hori prozedura arinen bidez egin beharko dela, betiere berdintasun-, merezimendu-, gaitasun- eta publizitate-printzipioak errespetatuz.

Era berean, Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 77. artikuluak honako hau ezartzen du:

1. Bitarteko funtzionarioak eta aldi baterako lan-kontratuko langileak prozedura bizkorren bidez hautatuko dira, eta prozedura horietan berdintasun-, merezimendu- eta gaitasun-printzipioak, publizitatea eta lehia askea bermatuko dira.

2. Lanpostuak aldi baterako betetzeko, probaldi bat eta, hala badagokio, prestakuntza-aldi bat gainditzea ere eska daiteke.

Aurrekoa kontuan hartuta, eta aintzat hartuta batik bat Oñatiko Udalaren tamainako toki-administrazio baten aldi baterako kontratazioaren bolumena eta bitarteko izendapenak, beharrezkoa da aldi baterako kontratazioak kudeatzeko arau argi batzuk ezartzea, zeinek kontratazio horien kudeaketan beharrezkoa den arintasuna izango duten –kalterik egin gabe enplegu publikorako sarbidea arautzen duten printzipio horiek errespetatzeari–, eta kontratazio horiek kontrolatzeko eta babesteko beharrezkoak diren gardentasun-maila emango duten.

39/2015 legearen VI. Tituluak legegintza-ekimena eta erregelamenduak eta bestelako xedapenak emateko ahala xedatzen du. Horren baitan, 133 artikuluak herritarrek lege mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran parte hartzea arautzen du. Horren arabera, administrazio publikoek legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko dute administrazio eskudunaren webgunearen bitartez. Helburua da etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta antolakunderik ordezkagarrienen iritziak jasotzea puntu hauei buruz:

Arau hori onestea beharrezkoa eta egokia den

Lan poltsen kudeaketa formalizatzeko bidean, funtzionamendua arautuko duen ordenantza adosteko beharra mahaigaineratu da.

Arauaren helburuak

Ordenantza berriaren bitartez arautu nahi dira Oñatiko Udaleko lan esparruan sortzen diren beharrei erantzuteko funtzionamendua, antolamendua eta egitura. Hain zuzen, Oñatiko Giza Baliabide eta Antolakuntza sailak kudeatuko dituenak.

Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak

Araudiaren biderapena beharrezkoa da aipatu helburuak erdiesteko, eta ez da aurreikusten izan litezkeen bestelako tresna edo aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzailerik.

Dokumentuak

Alkate Dekretua, 219 zenb. 

Parte hartzeari buruzko txostena