Herritarren parte-hartzea, lankidetza publiko-soziala eta irekiera instituzionala arautzeko udal ordenantza

 

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, 133. artikuluan, herritarrek lege-mailako arauak eta erregelamenduak egiteko prozeduran izango duten parte-hartzea arautzen du. Artikuluak lehen idatz-zatian honela dio: “legearen edo erregelamenduaren proiektua edo aurreproiektua prestatu baino lehen, kontsulta publiko bat bideratuko da administrazio eskudunaren webgunearen bitartez, eta jasoko da zer iritzi duten etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuek eta antolakunderik ordezkagarrienek puntu hauei buruz:

  1. Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak.
  2. Arau hori onestea beharrezko eta egoki den.
  3. Arauaren helburuak.
  4. Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak.”

Partaidetza eta Garapen Komunitarioko arloak herritarren parte-hartze, lankidetza publiko-sozial eta irekiera instituzionalerako araudia idatzi asmo du. Udalaren partaidetza eta garapen komunitarioko eredua garatuko duen arauzko dokumentua osatu nahi du, arloko lege esparrura egokituko dena.

Araudi horren xedea izango da Oñatiko Udalaren eta herritarren arteko informazio-eskubideari, gardentasunari eta komunikazioari lotutako tresnak eta egiturak definitzea, bai eta herritarren eta Oñatiko Udalaren arteko harreman-modu eta partaidetza-bide berriak arautzeko bitartekoak, mekanismoak eta prozedurak zehaztea ere. Azken batean, arau-oinarri bat ema nahi zaio herritarrak ardatz dituen gobernantza ereduari.

Araudiak honako premisa hauek beteko ditu: eskuragarritasuna, gardentasuna, ulergarritasuna, publizitatea, interes komunaren lehentasuna, irisgarritasun unibertsala, datu pertsonalen babesa, kontuak ematea, partaidetza, elkarrekikotasuna, lankidetza, aniztasuna, berdintasuna, eta diskriminaziorik eza, intersekzionalitatea eta inklusioa.

Partaidetza eta Garapen Komunitarioko arloak eskatzen du Herritarren Parte-hartze, lankidetza publiko-sozial eta irekiera instituzionalerako araudia prestatu aurreko kontsulta publikoa bideratzea, 20 egun balioduneko epean, Oñatiko udaleko web atariaren bitartez, nahi duten herritarrek eta erakundeek beren iritziak helarazi ahal izan ditzaten, honako puntu hauei buruz:

Ekarpenak egiteko epea:

2022/03/15era arte

Ekimenaren bitartez konpondu nahi diren arazoak

Oñatiko Udalak ez du partaidetzaren, lankidetza publiko-sozialaren eta irekiera instituzionalaren arloko arauzko dokumenturik. Kontzeptu horien baitan herritarrak ardatz dituen honako helburu hauek erdietsi nahi dira: gardentasun instituzionala; informazio eta komunikazio egiturak; herrigintza, komunitate-ehuna eta lankidetza; artikulazioa eta saretzea; eta herritarren parte-hartzea. Erregelamendua jarduteko tresna da Oñatiko bizilagunentzat eta udalarentzat, eta helburu horiek errealitate bihurtzeko modu, bitarteko, mekanismo eta prozedurak ezarri eta zehazten ditu.

Araudia indarrean dagoen legeria errespetatuz idatzi beharko da.

Arau hori onestea beharrezkoa eta egoki den

Ekimen arautzaile honek gobernu ona, gardentasuna, eta herritarren parte-hartzea arautzen dituzten estatuko zein autonomia erkidegoko arau eta lege aginduetako eskubide eta eduki jakin batzuk bere egin eta garatzen dituen heinean, Oñatiko Udalak beharrezkotzat, egokitzat eta nahikotzat jotzen du tokiko araudia garatu eta onartzea.

Halaber, partaidetzak eta garapen komunitarioak gizartean zein erakunde publikoetan duen garrantzia eta hori sustengatzeko jartzen diren baliabide publiko, kolektibo zein komunitarioak kontuan hartuta, erantzukizunez, Udalak herritarrekiko duen konpromiso maila altuaren adierazle da araudi hau.

Arauaren helburuak

Udalak, arau hauen bidez, honako helburu hauek lortu nahi ditu:

  • Udalerri honetako bizilagunen eskubideak aitortu eta garatzea, gardentasunaren eta herritarren partaidetzaren esparruan.
  • Herritarrek gai publikoetan parte har dezaten ahalbidetzea eta bultzatzea, parte hartzeko bideak ezarriz: lankidetzazkoak, dialogikoak, deliberaziozkoak eta zuzenak.
  • Halaber, herritarren parte hartzeko instrumentuak zehaztea eta prozedurak ezartzea: gune egonkorrak, parte hartzeko prozesuak, herritarren ekimenak eta herritarren kontsultak.
  • Elkartegintza eta herritartasuna sendotzea eta bultzatzea eta lankidetza publiko-soziala sustatzea.

Izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileak

Araudiaren biderapena beharrezkoa da aipatu helburuak erdiesteko, eta ez da aurreikusten izan litezkeen bestelako tresna edo aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzailerik.