Unibertsitatea

Sancti Spiritus unibertsitatea gauez

Oñatin ikusi daitezkeen hiru monumentu baliotsuenetakoak, bertako seme sen Rodrigo Mercado de Zuazolaren mezenazgori esker eraiki ziren; San Migel Parrokiko klaustroa, bertako kapila eta unibertsitatea.

Sancti Spiritus unibertsitatea egunez

Munduan zehar zegoen jakinduria bere herritarren artean zabaldu nahian, eta nola ez, ondorengo herritarrek bere buruaren berri izan zezaten, Sancti Spiritus unibertsitatea eraikitzeko agindua eman zuen; bertan gramatika, artea, kanonak eta letrak har zitzaten. Bere benetako garrantzia Euskal Herriko lehendabiziko unibertsitatea izatean dauka. Nahiz eta hamar urtetan (1542-1552) eraiki, klaseak aurretik hasita zeuden Oñatiko Hernani etxe izenako jauregian.

Sancti Spiritus unibertsitatea barrutik

XVII. mendea izan zen unibetsitatearen urrezko garaia, bai ikasle kopuruan baita ere ikasgai kalitatean ere. XVIII. mendean eta Espainia osoan, unibertsitateen beherakada etorri zen. Oñatikoak, txikia izanda, gehiago nabaritu zuen. Nahiz eta unibertsitateak ahaleginak egin -karlistadan adibidez- ez zuen bururik jaso, eta 1901eko apirilaren 12an ikasketa unibetsitarioak amaitutzat eman ziren.

Unibertsitatea nazio eta probintzi mailako ondare historiko eta arkitektonikoan zerrenda dago. Euskal Herrian dagoen Errenazimendu garaiko eredurik garrantzitsuenetako bat da.

Ikusgai dago Unibertsitateko kaperako erretaularen zaharberritze lanei buruzko liburua.

Retablo-Universidad.jpg

 Espainiako Carlos V enperadorea Oñatiko unibertsitatean