Ondare erlijioso-artistikoa

XV. mendeko eraikuntza Gotikoa, XV. mendean Unibertsitatearen sortzailearen eskariz eraiki zen klaustroa.
Barrualdean Diego de Siloek egindako Zuazolaren hilobia azpimarratu behar da, Errukizko Amaren Kaperako erretaula Platereskoa eta erretaula Barrokoarekin batera.
Kanpandorrea, XVIII, mende-amaieran Manuel Martín Karrera-k egindakoa da.
Informazio gehiago

Errege Katolikoen Kontadore Nagusia zen Juan Lopez Lazarragak 1510ean eraiki zuen.
Barrualdean erretaula Barrokoa eta aldameneko aldaren Platereskoa ditu.
Bidaurretako Klarisa Frantziskotarren monasterioa XVI. mendearen hasieran eraiki zen, hainbat estilo ditu: Gotiko, Errenazentista eta Mudejarra. Azken horren elementu ezaugarrienetarikoa klausura gunean dagoen klaustroa da.

Arantzazu mundu mailan erreferentea da arkitekturan eta arte erlijiosoaren arloetan, bereziki hiru euskal artisten lanak ditugu: Saénz de Oiza, Jorge Oteiza eta Eduardo Chillida. Horiez gain, aipatzekoak dira parte hartu duten beste artista handi batzuk ere, Luis Laorga, Nestor Basterretxea, Lucio Muñoz, Xabier Alvarez de Eulate eta Xabier Egaña. Adituek XX. mendeko eraikin erlijioso hoberentzat daukate.

Eraikuntzak XVI. mende hasierakoa dirudi, egurrezko armaduraz estalita dago (zutiko batean oinarantz), arkitektura herrikoiaren adierazgarri aberatsa da.
Barruan ikus dezakegun erretaula zentrala Pierres Picart artistarena da.

Santa Magdalena ermita barroko Santxolopeztegi auzoan dago.
Ermita horri buruzko lehen berria 1442koa da. Bertan finkatu zen 1551 eta 1553 artean Borjako San Frantzisko, Jesusen Konpainiako nobizio gisa.

Eliza XIV. eta XV. mendeetan eraikitakoa da; 1494koak dira lehen aipamenak. este eliza askotan ohi denez, azpian hilobiak daude. Harlanduz egina da, eta kanpoan zurezko arkupea du.