Bigarren errepublika (1931/1939)

Errepublikak irabazi zuenean zein eratako giroa zegoen ikusi ahal izateko, aurreko urteak aztertzea komeni da. Eta aurreko urteek bat egiten duten Primo de Riveraren diktadurarekin (1923/1930).

Diktadurak alderdi politiko eta sindikatoen desegitea ekarri zuen. Ez diren gizataldeen askatasun eskubide gutxiengoak errespetatzen, eta Estatu espainiar guztian ezegonkortasuna orokorra zen. Egoera honek etsai asko ekarri zizkion diktadurari, 1930 urtean Primo de Riverari dimisioa eskatzera behartuz.

1931ko apirilaren 14an Espainia Errepublika bihurtu zen

Baina nahiz eta aldaketa politikoa izan, jendearen protestak jarraitu zuten, ahalik eta Alfonso XIII.a erregeak hauteskundeak antolatua erabaki zuen arte. Baina hauen emaitzak ez ziren erregearen gustokoak izango, herriak ez baitzuen dagoeneko monarkiarik nahi, eta bai, ordea, Errepublika. Erregeak alde egin zuen eta 1931ko apirilaren 14an Espainia Errepublika bihurtu zen. Eibarkoa izan zen errepublikar bandera lehenik altxatu zuen udala.

Oñatin, 1931ko apirilaren 16rako aukeratuta zuten Udala:

  • Alkatea: Jabier Zelaia Enparantza (nazionalista)
  • Lehen tenientea: Migel Arrazola Madinabeitia (nazionalista)
  • Bigarren tenientea: Migel Zulueta Larruzea (nazionalista)
  • Hirugarren tenientea: Lino Urzelai Barrutia (nazionalista)

Udalak 1931ko apirilaren 21ean honako idatzi hau onartu zuen:

"En este momento histórico en que ha desaparecido el régimen destructor de nuestra libertad política como nación, ante el hecho de la nueva estructuración del Estado español, la mayoría nacionalista vasca del Ayuntamiento de Oñate, después de afirmar los derechos naturales históricos que como tal nación le corresponden, reclaman como primer acto de autodeterminación del País Vasco, la proclamación de la República Vasca, confederada a las demás Repúblicas Ibéricas.A tal fín, significa se enérgico apoyo hacia quienes en tierra vasca pugna por el cumplimiento de cuanto en este orden se estableció en el solemne pacto de Donostia, y piden que, adoptado por la Corporación este acuerdo, se transmita inmediatamente al Presidente del Gobierno Provisional"

1931an Euskal Herrirako Estatutoa aztertzen ari ziren Lizarran. Proiektu hau ez zen onartua izango, eta beste aurreproiektu berri batzuk eratu ziren. Estatutoaren eraketak gorabehera asko izan zituen Oñatiko Udaletxean ere. Bertako agindu batek honela dio:

Lizarrako Estatutoa onartzen dutela, eta politikoek Estatuto bat egin dezatela euskaldun denontzat, eta ez bat probitzi bakoitzerako.

CEDAk garaipena lortu ondoren berehala hasi ziren istiluak

Hau zen beraz, oñatiaren nahia. Ez zen, hala ere, nahikoa izan. Azkenean onartu zen Estatuto proiektuak Nafarroa kanpoan utzi baitzuen. Testuinguru honetan Espainiako korteetan hauteskunde orokorrak ospatu ziren eta eskuindarrak (CEDA izenekoak eta Estatutoen aurka azaldu zirenak) atera ziren garaile. Istiluak berehala hasi ziren, lehenik Katalunyak 1932an onartutako Estatutoaren aurka eta ondoren euskal probintzien Kontzertu Ekonomikoaren kontra. Egoera jasanezina zen, eta euskal udaletako alkate eta zinegotziek, Kontzetuen irapuena arriskuan ikusirik, batzorde bat antolatzera zihoazela azpimarratu zioten Gobernuari. Honek, berriz, ezetz eratzun zien, alkate eta zinegotzi asko preso hartuz. Hau gertatu zenean, udalek alkate eta zinegotzien dimisiarekin erantzun zuten, Oñatikoak barne:

"1934.09.07. Oñatiko Udaletxea. Udaletxe honetako alkatea den Jabier Zelaia Enparantzak zera adierazten du, bere kargutik dimititu egiten duela arrazoi hauek direla medio: 1.- Euskal Herriko Udaletxeetako Batzordek hartutako erabakiaren arabera. 2.- Gobernuak, euskal alkate eta zinegotziei eginiko pertsekuzio, atxiloketa, isun eta abar, egiteagatik. 3.- Goardi Zibilak herrietan eginiko miaketa bortxakeri, indarkeri eta lotsagabekeriengatik. 4.- Katalandar eta euskal parlamentariei eginiko injustiziengatik. 5.- Foruen aurka egindako ekintzengatik." (...)

Eta dokumentu hau irakurri ondoren, udaletxeko aretoan zegoen jendea txalopa eta oihuka hasi zen. Ondoren, alkatearekin bat eginez, zinegotzi hauek dimititu zuten: Migel Arrazola, Migel Zulueta, Lino Urzelai, Luis Arkauz, Carlos Moiua, Felix Galfarsoro, Eugenio Kanpos eta Ignacio Zelaia.

Gipuzkoako Gobernu Zibilak dimititutako guztiak amnistiatu egin zituen, hau da, "euren karguak berreskura zitzatela" agindu zuen. Alkateak zera adierazi zuen:

"Hamazazpi hilabete pasa ondoren, justizia egin da. Denok gogoratzen ditugu alkate eta zinegotzien pertsekuzioaren arrazoiak zeintzuk izan ziren, ondoren gobernu zentralekoek Euskal Herriko eskubideen alde ari zirenak zigortuz eta udaletxeatako autonomia zalpaduz. Oraindik Diputazioak gobernuaren eskutan daude, baina borrokatuko dugu hauek benetan herritarrak izan daitezen. Ezin dugu ahaztu aspalditik baztertuta dugun Estatutoa. Estatutoa gure itxaropena da (Estatutoa 1936ko urrian onartu zen Espainiako Korteetan). Baina halaber ez da gure asmoen helburu bakarra, baizik eta ondorengoak lortzeko lehen urratsa".

Alkateak hitzaldi hau 1936ko otsailaren 23 bota zuen, hau da bost hilabete gelditzen ziren gerra zibila hasteko.

Oñatiarrek ez zuten Estatutoa erabiltzeko aztirik izan. Gerra piztu zenean, faxistak Nafarroatik sartu eta Irun eta Donostia bereganatu ondoren, laister batean Deba arroan zeuden. Irailerako Gipuzkoa inguru guztietan ikusi zitezkeen. Eta udazkaren atarian (1936-09-21), nazionalak Oñatin sartu ziren. Sartu orduko, militar buru zen Luis Saleta Victoriak udal berria eratu zuen: Alkatea, Antonio Mokoroa; lehen tenientea, Bernabe Mugarza; bigarrena, Jose Zubia; hirugarrena, Antonio Gereka.

Gerrate guztien ondorioak latzak izan ohi dira eta Espainiako Gerrate Zibila ere ez zen atzean geratu: afusilatuak, espetxeratuak, herbesteratuak, errepresioa. Hona hemen zerrenda gisa, garai honetako berri nekrologikoak:

  • Lehenengo afusilatu zuten oñatiarra Franzisko Arrizabalaga izan zen, Altsasun. 1936-07-20
  • Faxistak sartu zirenean Oñatin, tiroketa ba izan zuten errepublikar blindatu batekin. Ondorioz, Paziano Iturbe hil zen. Orduan, 70etik gora oñatiar atxilotu zituztea, eta horietako asko urte t`erdi baino gehiago espetxeratuak egon ziren Oñatiko eskoletan.
  • Felix Ugarte, 20 urte, Legazpian hil zuten.
  • Gillermmo Martinez, 77 urte, Ormaiztegin.
  • Antonia Galdos, 30 urte, Ormaiztegin.
  • Oñatin atxilotu eta Oiartzunen afusilatuak: Ramon Aiastui, 45 urte. Martzelino Azkarate, 26 urte. Zeferino Ugarte, 21 urte. Pedro Bengoa eta Juan Urzelai.
  • Beste hildako batzuk: Balentin Arkauz, Fruktuoso Aberasturi, Pedro Agirrezabal -sozialista omen zen-, Bizente Oregi -sozialista-, Angel Iturmendi -sozialista-, Manuel Gutierrez -sozialista-, Markos Aldazabal, Benito Aiastui, Jose Lete..

Gerra bukatzear zegoen. Nazionalak Alikante eta Valentzia berenagantu ondoren, 1939ko apirilaren 1ena gerra bukatutzat eman zuten.

Gipuzkoa eta Bizkaia "provincias traidoras" izan ziren irabazleentzat.

"Mientras la singularidad del régimen foral y administrativoa sirvió en algunas provincias, como en la lealísima Navarra, para exaltar cada día más su sentimiento nacional y el fervor de su adhesión al común destino de la Pátria, en otras, por el contrario, ha servido para realizar la más torpe política antiespañola, circurtancia esta que (...) obliga a poner término en ellas a un sistema que utilizaron como instrumento de causar daños tan graves (...)"