Bigarren Karlistada Oñatin

Nahiz eta historikoki oñatiarrentzat lehen karlistada izan garrantzitsuena, bigarrenak ere (1872-1876) izan zituen une interesgarriak ere. Oro har xehetasun hauetan labur genezake:

Txanponak egiteko trokela

1875. Txanponak egiteko trokela.

  • Makina bat gatazka eman zen Oñatiko udalerrian liberal eta karlisten artean.
  • Karlisten erregearen gorteak Oñatin jarraitu zuen, baina ez Lazarraga jauregian, enparantzan dagoen etxe batean baizik. Hala ere, gortearen egoitza aldakorra zen: Durango, Tolosa, Lizarra...
  • Ospetsua zizan zen Garai lantokian kokaturik egon zen txanpon-etxea (Ceca). Txanpon etxe honek 1874 eta 1875 urteetan kaleratu zituen txanponak. Bi motakoak ziren, duroak eta kobrezkoak (10 eta 5 zentimokoak.
  • Lazarraga jauregian jarraitu zen karlisten buletina -El Cuartel General- inprimatzen.
  • Oñatiko unibertsitatea berriz martxan jarri zuten.

Lehen karlistadan gertatu zen bezala, bigarren honetan ere gauzak gaizki joan zitzaizkien karlistei. Lehendabiziko aldian garaipenak izan baziren nagusi, bigarren aldian porrotak ziren azpimarragarrienak. Pretendientearentzat egoera jasan ezina zenez, 1876ko otsailean Frantziako muga pasatu zuen. Ondoren sartuko ziren liberalak Oñatin.

(...)1876ko uztailaren 21ean, Espainiako gorteek euskal Foruak deuseztatuko zituen legea aldarrikatu zuten, Canovas del Castillo gobernuburu zela.