Frantsesak Oñatin

Frantzesak Gipuzkoan sartu eta Arrasaten GERRA DIPUTAZIOA antolatu orduko Oñatin neurriak hartzen hasiak ziren. Auzoz auzo guda mutilak aukeratu ziren eta ardoari zerga berri bat ezarri zitzaion gerrate gastuei aurre egiteko. Hernanin, Irunen, Oiartzunen eta Tolosan ezagutu zituzten Oñatiko gudariak. Frantzesak Bergara hartu zutenean Diputazioak Gatzagara ihes egin zuen. Egun berean Oñati, Antzuola, Legazpi eta Urretxu elkartu ziren defentsa lanak antolatzeko. Halexe, bada, Oñatin 700/800 gudamutil elkartu ziren -60 urtera arte-, lau konpainiatan bananduta: bitan ezkongabeak, bitan ezkonduak. Koartel generalak Bidaurretako ospizioa eta herriko Udaletxea izan ziren. Zorionez frantzesak ez ziren Oñatira azaldu. Hala ere Oñatiko guda-mutilak Deskargan, Elgetan, Angiozarren eta Bergaran borrokatu ziren.

Honez gero, 1795eko uztailaren 22an Basileako Bakea sinatu zen eta frantzesak espainian eskuratutako lurraldeak utzi zituzten gerrateri amaiera emateko. Bakera iritsi bezain laster, oñatiarren lehendabiziko ekintza Arantzazura erromerian joatea izan zen. Aitzakia nabarmena zen; Amabirginari eskerrak ematea gerratean oñatiarrak ondo zaindu zituelako.

 

"Independentzia gerratea" 1807-1840

Bakeak ez zuen frantzesekin luze iraun. Lisboa konkistatzeko aitzakiaz, 1807ko urriaren 19an Napoleonen tropak Irunen sartuz, Oiartzun, Hernani, Andoain, Tolosa, Ordizia, Zumarraga, Bergara, Arrasate eta Gatzaga hartu zituzten. Ondoren, Madrid hartzea zen bereien asmoa. Bailarako frantzes gunea Arrasate zen eta bertatik erropak, janariak, dirua eskatzen zutelarik. Bertatik, Oñatiko hazienda usten zaiatuko ziren. Nahiz eta frantzesak botatzeko bertako gerrilero eta Urretxuko semea zen Jauregi "Artzaia" ospetzua aritu, bakea kanpotik etorriko zen. 1813an Napoleonek Errusiako borrokaldia galdu ondoren. Donostiaren erreketa izan zen frantzesen azken porrota Gipuzkoan.

 

La carga de los mamelucos en la Puerta del Sol

"La carga de los mamelucos en la Puerta del Sol". Francisco de Goya. 1814

 

Gipuzkoaren inbasioa Konbentziozko gerratean. 1794/95

Frantzesen etorrera Gipuzkoa eta Oñatira, Frantzian gertaturiko Iraultzaren -1789- garaipenarekin dator. Iraultzak gizartean, politikan eta ekonomian balore berriak ekarriko ditu. Europako erresuma absoluto batzuk, Austria, Prusia, Espainiak, gerra aitortu zioten Frantzia errepublika berriari. Frantziak, 1794ko uztailaren 24an Bidasoa zeharkatu eta Gipuzkoan sartu zuen. Jendearen eta zenbait herrien erresistentzia desberdina izan zen. Donostian, esateko, Mitxelena alkateak, "afrantzesatu eta liberalak" aholkaturik, hiria entregatu egin zuen. Gipuzkoako Batzar Orokorrak, Getarian gordeta, Moncey frantzes jeneralarekin bake-hitzarmena itundu zuen, Baldintza hautan: 1.Erligioa errespetatzea. 2. Foruak, ohiturak eta jabekoak errespetatzea. 3. Espainiarekiko independentzia politikoa lortzea. 4. Armak hartzera ez behartzea. Moncey sinatu zuen, baina Frantziak ez zuen bete. Getariko aforatuak atxilotu eta Baionako gotorlekuan preso sartu zituzten. Probintzia biziki haserretu zen jokaera maltzur hau ikusirik eta, 17 herrien ordezkarik -Oñati barne, nahiz eta ez Gipuzkoa izan- Arrasaten bildu ondoren Gerra Diputazioa antolatu zuten frantzesei aurre egiteko. Gerra Diputazioa zen den ulertzeko, hona hemen Foruek diotena: Euskal Lurraldeetan gerrate edo inbasioren bat gertatuko balitz, euskaldunei zegokien gudalostea anotolatu eta ornitzea, Gerra Diputazioaren buruzagitzapean.