Alderdikeriak (bandoen borrokak)

Garibaitarren eta Uribarritarren harmarria

Garibaitarren (eskuin) eta Uribarritaren harmarriek (ezker)
gaur egungo Oñatiko harmarria osatzen dute

Euskal Herri osoan gertatu zen bezala, Oñatin ere eragin handia izan zuten alderdikeri edo bandoek. Bi leinuetan banatuta aurketizen ziren Oñatin; Garibaitarrak eta Uribarritarrak.

Garibaitarrak: Ganboatarrak ziren, Oñatiko kontea bexalaxe. Arranoa zen beraien ikurra. Haranean eta antzinako hiri-gunetan bizi ziren. Ekonomikoki aurreratuak eta Nafarroaren Erresumaran aldekoak.

Uribarritarrak: (Oinaztarrak). Orein bat zuten ikurtzat. Mendietan eta hiri-gune berrietan bizi ziren. Abeltzantza zuten bizibidetzat eta Gaztelako Erresumaren aldekoak ziren.

Bi bandoen ikurrak gaur egungo Oñatiko herriaren harmarriaren gainek bi koartelak dira; azpiko koartelak, berriz, bien arteko borroka adierazten du.

Alderdien tankera desberdinak

1.- Kanpoko eta Oñatiko alderdien arteko borrokak

Ekitaldirik latzenak bi izan ziren. Bata Oñati eta Leinztarren arteko iskanbila, eta bestea, Oñatiko kontea eta Arrasateko herriaren artekoa, ondorioz Arrasateko sutea ekarriko zuena.

2.- Oñatiko alderdien borrokak

Badirudi gertatuko iskanbilak batez ere ahozko haserreak izan zirela. Borroka hauen helburua herrian boterea lortzea zen. Hala ere, arazoa konpontezina zenez, azkenean erdiko bideak hartu ziren, hau da, boterea banatzea. Horixe gertatu zen, adibidez, alkatea aukeratzeko arazoarekin: Urte paretan Garibaitarren aldekoa izango zen alkatea eta urte ez-paretan Uribarritarra. Izan zere, pribilegio hoenk 1745 urterarte iraun zuen.

3.- Gipuzkoako Hermandade eta alderdien arteko borrokak

Arrasateko sutearen ondorioz, garaiko gaztelako erregea zen Enrike IV.ak, Hermandadearen laguntzarekin, zenbait neurri hartu zituen. Horietako bat ahaideen dorretxeak inaustea izango zen. Alderdiak aurre egin zieten etsaiei baina azkenean, etsi egin izan behar zuten. Ondorioz, Iñigo Gebarak orduko Oñatiko Jaunak, bi urtetako herbestea jaso zuen "en tierra de moros", garaiko dokumentuek dioten bezala.

Krisia Europan

Europa osoan XI. mendean hasitako gorakada sozio-ekonomiakoak XIV. mendean planto egin zuen, krisialdi batzuk zirela medio. Goseteak eta izurriteak biztanlegoaren beherakada nabarmena dakarte. Izurrite ospetsuena, 1348 urteko Izurrite Beltza da; 25 milioi hil ziren europan eta beste 23 milioi asian. Era berean, elikagaien salneurrien gorakada izan zen. Baina krisialdia guztiz areagotu zuena eguraldiaren aldaketa izan zen. Klima aldaketak urteko uztak galdu edo erdiratzea ekarri zuen. Gosea etorri zen, gorputzen ahultzea, gaitzak... izurriteak, eta berriz prezioen gorakada, eskaintza eskaria baino urriagoa baitzen. Ondorio soziala garbia da, haserrealdi eta matxinada garaia.

Euskal Alderdikeriak

Ertaroko krisialdiaren testuinguruan, bizirik irauteko norgehiagoka ihardungo zuten botere alderdiek. Alderdiak, zenbait jauntxok boterea galtzeko asmorik ez eta, senide bereko multzo batek -leinu edo linajeak- eginiko borrokak dira. Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban bi lehinu ziren protagonista; Oinaztarrak eta Ganboatarrak. Eta bien erdian, botere berri bat, herri edo hiri libreena.