Albisteak


Ur mozketa izango da gauerditik 2:00tara San Martin auzoan
Ordu tarte berean, herriko ur hornidura Umerezko depositotik bideratuko da

Covid-aren txertaketarako Kiroldegia eta Gaztelekua erabiltzea eskaini dio udalak Osakidetzari
Eskaintza jakinarazteko gutuna bidali du alkateak Eusko Jaurlaritzara

Enpresa txiki eta ertainentzako laguntza planaren aurkezpena egingo du bihar Mankomunitateak
Planak 68 laguntza programa biltzen ditu eta 433 milioi euroko aurrekontua du

Gaztelekuko taldea “Zuk zeuk” lehiaketako finalean ari da, beste 19 talderekin
Garapen iraunkorrerako helburuak lantzen dituen ginkana erraldoia parte hartuko dute, ostiralera bitartean

Administrazio orokorreko teknikarien lan poltsa osatzeko deialdia egin du Udalak
Eskaerak ostiralera arte, martxoaren 26ra arte aurkeztu daitezke

Ikuskatzaile-jakinarazle lanpostura aurkeztu diren 5 hautagaietatik 4 baztertu dira, behin behinean
Erreklamazioak aurkezteko epea ostegunean amaitzen da

Urko Arregik Osinalde bertso sariketako finalean parte hartuko du
Azken orduko gonbidapena jaso eta finalerako txartela eskuratu zuen ostiralean Legazpin

"Badator udaberrixa" kanpaina berria hasi du Txanda dendarien elkarteak gaur
Martxoaren 22tik 27ra, ia 1600 euro banatuko dira saritan

Elurra 500 metrora egin dezakeela eta, udal baliabide teknikoak gertu eta arduradunak adi daude
Udal brigadako langileei asteburuan lokalizatuta egoteko eskatu zaie

14.418 euroko ekarpena egingo dio Udalak UEMAri, urteko kuota kontzeptuan
Aldi berean, 3.604 euro itzuliko dizkio Mankomunitateak, 2019ko gerakin moduan

Udaleku irekietarako begiraleak hautatzeko oinarri arautzaileak aztertuko dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean
Oñatiko bake epailearen eta ordezkoaren izendapena ere eztabaidatuko da

Joseba Arregiren zigor bikoitza salatzeko Martuteneko kartzelara martxa egingo da larunbatean
Adinagatik eta Frantzian bete zuen zigorragatik kalean beharko lukeela aldarrikatuko da

Trafikoa moztu egingo da bihar Bidebarrieta kalean
Kiroldegiko lanetarako material garraio berezia etorriko da

Herriko turismo eskaintza zabaldu egingo da San Jose zubian eta Aste Santuko jai egunetan
Osasun neurri guztiak beteta bisiten maiztasuna handitzeko ahalegina egingo da

200 litro esne inguru batu da Oñatin Lesboseko errefuxiatuentzat
Atzo arratsaldean eraman ziren Zaporeak-eko biltegira Enpresagintzako fakultatean batutako esne brikak

Eskola Kiroleko webgunea martxan jartzeko ahalegintzen ari dira
Webgunea ostegunean erori zen, sostengu ematen zion zerbitzari-egoitzan izandako sutearen ondorioz

Udal artxiboko lau dokumentu zaharberrituko dira
Oñatiko konteari, unibertsitateari eta udalari dagozkion dokumentuak XVI, XVII eta XVIII. mendekoak dira

Zabalik dago garapenaren aldeko nazioarteko lankidetzarako udal dirulaguntzak eskatzeko epea
Lankidetza proiektuak garatzeko eskaerak martxoaren 29rako aurkeztu behar dira

Ugarkaldeko jolas parke estalia erabilgarri dago asteburutik
Polimero gardenaz estali da haur parkearen zati nagusia

Apirilaren 21ean amaitzen da Gazte elkarte eta sormen lanetarako dirulaguntzak eskatzeko epea
Udaleko Haur eta Gazteria departamentuak kudeatzen dituen dirulaguntzak dira

Ezin da aurre-erreserbarik egin igerilekuan eta Eltziako gimnasioan
Garbiketa zerbitzuko langileak grebara deituta daude martxoaren 15etik 18ra

Herritarrek azokari buruz duten iritzia jasotzeko galdeketa prozesua abiatu da
Inkestatzaile bat azokan galdezka ibiliko da bi larunbatez eta online bidez ere erantzun liteke

Gazteen emantzipaziorako udal dirulaguntzak eskatu daitezke jada
Eusko Jaurlaritzaren Gaztelagun dirulaguntzen oinarrietara egokitu eta aurkeztu beharreko dokumentuak parekatu dira

Zaporeak elkarteak esne bilketa kanpaina egingo du Hego Euskal Herrian
Oñatin astelehen eta asteartean egingo da

Adikzio mota desberdinen tratamendurako udal dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago
Adikzioa duen pertsonaren nahiz senitarteko eta laguntzaileen garraio gastuak arintzen dituzte dirulaguntza hauek

Debagoieneko trantsizio energetikoan eragiteko gakoak identifikatu ditu Debagoiena 2030 ekimenak
Egindako diagnostikoa eskualdeko eragileekin partekatu eta ondorioak kontrastatu dira

Larrialdietarako udal laguntzen 2021eko deialdia argitaratu da
Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak betetzen ez dituen eskaerak osatzen ditu Udalak

22.419 euroko ekarpena egingo dio udalak Deba Garaia landa garapena elkarteari aurten
Udal ekarpena lau zatitan ordainduko da

Sozioekonomia arloko gaiak nagusi izango dira gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean
Dirulaguntzak eta Singular Dendak programaz arituko dira, besteak beste