Oñatiko udala

3 orduko bi argi mozketa programatu ditu Oñargik asteazkenerako

2025/06/12
Card image cap
Hainbat lan egingo dira Otadui zuhaiztiko eta Portu kaleko transformazio zentroetan, inguruko eraikinei eraginez

  Ekainaren 18rako bi argi mozketa iragarri ditu Oñargik, bat, goizez, eta bestea, arratsaldez. Goizean Otadui zuhaiztiko transformazio zentzuan hiru zelda ordezkatuko dira eta, ondorioz, Kurtzekua kalea, Goribar auzoa eta Otadui zuhaiztiko 30 eraikinetan argindarrik gabe egongo dira, 9:00etatik 12:00etara.

  Arratsaldean, berriz, Portu kaleko transformazio zentzuan egingo dira lanak eta bigarren transformadorean behe tentsioko kuadroa aldatuko da. Honek ere inguruko hainbat kaletako eraikinei eragingo die, zehazki, Bakardadeko Ama kalea, Moiua kalea, Kale Barria, Lope Agirre kalea, Mendiko kale, Patrue kale, San Anton eta Santa Marina plaza eta Maiatzaren 1a plazako 27 eraikinei. Arratsaldeko argi mozketa hori 15:00etatik 18:00etara izango da.

  Atzo banatu ziren jakinarazpen oharrak asteazkeneko argi-mozketak eragingo dien eraikinetan. Aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatzen da.

  Oñargik erdi tentsioko instalazioen mantentze lanak egiten jarraitzen du, hornidura sarea hobetu eta ustekabeko matxura edo argindar mozketak saihesteko helburuz. Abuztuan argi mozketa orokorra egin izan du Oñargik urteetan baina aurten ez dutela egingo adierazi dute, baliteke, ordea, mozketa partzial berriak programatu eta gauzatzea.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!