Turismo sostengarria hizpide da Lege Soziologia Institutuan

Turismoa, mundu mailan, sektore ekonomiko aitzindaria bada ere, lege soziologia arlotik apenas jarri zaio arretarik; aste honetako mintegiak hutsune hori bete nahi du. Ikuspegi kritiko, konparatibo eta sozio-juridikotik ari dira turismo jasangarriari buruz eztabaidatzen unibertsitate zaharrean, nazioartetik etorritako 20ren bat aditu.
Mintegiak mahai-inguruaren metodologia jarraitzen du eta lau panel nagusitan bildu dira ponentzia ezberdinak. Turismoa eta harrera gizartearen arteko tentsio edo gatazkak; turismoa erregulatzeko nazioarteko marko ezberdinen azterketa konparatiboa, lege-soziologiaren ikuspegitik; nazioarteko erregimenen arteko lankidetza publiko-pribatua eta integrazio sistemikoa eta turismoa eta gizarte jasangarriaren analisia lege-soziologiaren ikuspegitik dira gai nagusietako batzuk. Gaur arratsaldean amaituko den mintegi honetan Euskadi, Eskozia, Frantzia edota Namibiako kasuak aztergai izan dira, besteak beste.
Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!