Uda kanpainan kirol begirale izateko izen emate epea amaitu

Uda kanpainan kirol begirale izateko izen emate epea amaitu
2019-04-15T07:30:00+02:00 2019-04-15T07:30:00+02:00 2019-04-15T07:30:00+02:00
  • 2019-04-15T07:30:00+02:00 2019-04-15T07:30:00+02:00 - 2019-04-15T15:30:00+02:00 2019-04-15T15:30:00+02:00
  • Udal bulegoetan
  • Webgunea ikusi
Apirilaren 3tik 15era

Onartua izateko eta, hautaketa prozesuan parte hartu ahal izateko ondorengo baldintzak bete beharko dira:

“Kirol zerbitzu orokorrakorretarako”:

1-Lan-kontratua egiterako egunean 16 urte beteta izatea.
2-Ondoren azaltzen diren ikasketen titulazioaren jabe izatea, edota ikasketa horiek egiten  egotea.

  • IVEF / INEF
  • Irakasle ikasketan diplomatura (hezkuntza fisikoko espezialitatea)
  • TAFYD (Gorputz eta kirol ekintzak sustatzea)
  • Kirol begiralea (Kirolaren Euskal Eskola eta federazioetako tituloak, eskainiko diren zerbitzuetan, edo baliokidea)

3- Euskaraz ondo hitz egitea. Udalak izangaien euskara maila egiaztatu ahal izango du.
4-Funtzioak behar bezala betetzea eragotz dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisikorik ez izatea
5-Inolako administrazio publikoaren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.
6- Haurtzaroa eta adoleszentziaren babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015  Legeko 8.artikuluaren arabera, sexu delitugileen  Erregistro Zentraleko agiri negatiboa izatea. ( Gehienez ere 3 hilabetetako aurretiaz emandakoak onartuko dira)
7-. Kontratazio hau beste lan kontratu edo funtzionario izendapen batekin ez da bateragarria izango

“Kirol zerbitzu espezifikoentzako”:

  1. Lan-kontratua egiterako egunean 16 urte beteta izatea.
  2. Eskola gradua, edo baliokideaaren jabe izatea.
  3. Eskalada indoor eta patinaia kirol begirale lanetan esperientzia izatea.
  4. Euskara menperatzea. Udalak izangaien euskara maila egiaztatu ahal izango du.
  5. Funtzioak behar bezala betetzea eragotz dezakeen gaixotasunik nahiz muga fisikorik ez izatea.
  6. Inolako administrazio publikoaren edo autonomia erkidegoetako konstituzio nahiz estatutu organoen zerbitzutik diziplina-espediente bidez baztertu gabea izatea eta funtzio publikoak betetzeko ezgaituta ez egotea.
  7. Haurtzaroa eta adoleszentziaren babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015  Legeko 8.artikuluaren arabera, sexu delitugileen  Erregistro Zentraleko agiri negatiboa izatea. (Gehienez ere 3 hilabetetako aurretiaz emandakoak onartuko dira)
  8. Kontratazio hau beste lan kontratu edo funtzionario izendapen batekin ez da bateragarria izango