POTX eta LOTX pailazoak

Sarrerak salgai abenduaren 8tik aurrera . Gabonetako egitarauan barne
Noiz 2017/12/28
17:00 - 19:00
Non Gaztelekuan
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

Potx-Lotx

Beraien lehenengo ikuskizuna estreinatuko dute: ‘Herriko festetan’.

Auskalomendi izeneko herrian gertatzen da istorioa. Urteko jai egun nagusia da, eta merendola prestatzeko ardura izango dute Potxek eta Lotxek, aurretik beraien amonak eta osabak egin izan duten moduan. Ohore eta erronka handia da eurentzat, baina despiste handi bat izango dute; merendola eramatea ahaztuko zaie, eta hor hasiko dira gorabeherak eta buruhausteak gure pailazoentzat.
75 minutu irauten du eta antzerkia, dantza, magia eta musika uztartzen dituen ikuskizuna da, familia osoari zuzenduta, bereziki gaztetxoenei, baina helduentzako keinu ugari dituena.

Publiko guztientzako ikuskizuna, Gaztelekuan. Salneurria: 3 euro.

Oharra: Sarrera guztiak saltzen badira, 2. saioko sarrerak jarriko dira salgai
(2. saioa egitea erabakiz gero, 19:00etan izango da).

« Urria 2020 »
Urria
AlAsAzOgOrLrIg
1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031