IX. Oñatiko mendi martxa

Kirola Mendi ibilbidea

2024-09-14T07:00:00+02:00 2024-09-14T07:00:00+02:00 2024-09-14T07:00:00+02:00
  • 2024-09-14T07:00:00+02:00  2024-09-14T07:00:00+02:00 - 2024-09-14T08:00:00+02:00  2024-09-14T08:00:00+02:00
  • Foruen Enparantzan
  • Webgunea ikusi

Kirola Mendi ibilbidea

Irailaren 14an izango da

Bi ibilbide izango dira: luzea (31 km. ) eta motza (21 km.).

Goizeko 7:00etan emango zaio hasiera Ibilbide luzeari eta 8:00etan motzari.

Antolakuntzaren oharrak:

  • DATA ETA LEKUA: Oñatiko IX. mendi martxa irailaren 14an ospatuko da irteera ordua 7:00retan delarik ibilbide luzearentzat eta 8:00retan ibilbide laburrarentzat. Hasierako puntua Oñatiko plaza izango da bi ibilbideentzat.
  • KONTROL PUNTUAK: Parte hartzaileak antolatzaileek jarritako ordutegi barruan igaro beharko dute kontrol puntuetatik. Jarritako ordutegiaren atzetik igarotzen direnak ez dira kontuan hartuko. Kontroletan janaria eta edaria izango da nahi duenarentzat.
  • IBILBIDEA: Aurten ere ibilbide aldaketa egongo da neurri handi batean Aizkorri-Aratz parke naturalean igaroz. Antolakuntzak edozein momentuan ibilbidea aldatzeko aukera izango du beti ere partehartzaileen segurtasuna lehenetsiz.
  • SEINALAZTAPENA: Ibilbidearen nondik norakoa garbi adierazita egongo da.
  • GOGORATU: Mendia garbi uzteko kontrolguneetako zakarrontziez baliatu.
  • SEGURTASUNA: Bidean zehar mediku-zerbitzua egongo da. Antolatzaileek ez dute beregain hartuko gerta daitezkeen ezbeharren ardurarik. Arautegiaz kanpoko beste edozein gorabeheraz antolatzaileek erabakiko dute.
  • KAMISETA: Soilik inskripzioa 2024/06/30 aurretik egindakoek izango dute ziurtatua.
  • AMAIERA: Amaieran ez da inongo sailkapenik izango helburu bakarra mendiaz eta gure inguruaz gozatzea delarik.