- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/onatiko-mendi-martxa
- XI. Oñatiko mendi martxa
- 2026-09-19T07:00:00+02:00
- 2026-09-19T08:00:00+02:00
XI. Oñatiko mendi martxa
- 2026-09-19T07:00:00+02:00 2026-09-19T07:00:00+02:00 - 2026-09-19T08:00:00+02:00 2026-09-19T08:00:00+02:00
- Foruen Enparantzan
- Webgunea ikusi
Bi ibilbide izango dira: Motza (19,9 km) eta luzea (31,5 km)
Antolakuntzaren oharrak:
- DATA ETA LEKUA: Oñatiko XI.mendi martxa irailaren 19an ospatuko da irteera ordua 7:00/07:30retan delarik ibilbide luzearentzat eta 8:00/8:30retan ibilbide laburrarentzat. Hasierako puntua Oñatiko plaza izango da bi ibilbideentzat.
- KONTROL PUNTUAK: Ez da ordutegi zehatzik jarriko baina arratsaldeko 16rak aurretik amaitu beharko da. Kontroletan janaria eta edaria izango da nahi duenarentzat.
- IBILBIDEA: Aurten ere ibilbide aldaketa egongo da neurri handi batean Aizkorri-Aratz parke naturalean igaroz. Antolakuntzak edozein momentuan ibilbidea aldatzeko aukera izango du beti ere partehartzaileen segurtasuna lehenetsiz.
- SEINALAZTAPENA: Ibilbidearen nondik norakoa garbi adierazita egongo da.
- GOGORATU: Mendia garbi uzteko kontrolguneetako zakarrontziez baliatu.
- SEGURTASUNA: Bidean zehar mediku-zerbitzua egongo da. Antolatzaileek ez dute beregain hartuko gerta daitezkeen ezbeharren ardurarik . Arautegiaz kanpoko beste edozein gorabeheraz antolatzaileek erabakiko dute.
- KAMISETA: Soilik inskripzioa 2026/06/01 aurretik egindakoek izango dute ziurtatua.
- AMAIERA: Amaieran ez da inongo sailkapenik izango helburu bakarra mendiaz eta gure inguruaz gozatzea delarik.