- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/margolanak-ikusgai/2025-06-20
- “Marrazketa eta Pintura artistiko tailerreko” lanen erakusketa
- 2025-06-20T18:00:00+02:00
- 2025-06-20T20:00:00+02:00
“Marrazketa eta Pintura artistiko tailerreko” lanen erakusketa
Erakusketa
- 2025-06-20T18:00:00+02:00 2025-06-20T18:00:00+02:00 - 2025-06-20T20:00:00+02:00 2025-06-20T20:00:00+02:00
- Kultur etxeko erakusketa-gelan
Erakusketa
Oñatiko Udaleko Kultura Sailak sustatutako pintura eta adierazpen artistiko tailerreko lanen erakusketa izango da Kultur Etxean.
Erakusketa, 6 eta 17 urte bitarteko haur eta gazteen lanekin osatuta dago. Ikasturtean zehar hainbat teknika landu eta ezagutu dituzte ikasleek. Marrazketari dagokionez, adibidez, arkatzak, tinta, pastelak, ikatza,…eta margotzeari dagokionez: akuarela, akrilikoa eta oleoa bezalako teknikak.
Erakusketa Ikusgai egongo da:
Ekainak 16-27
Astelehenetik ostiralera, 18:00-20:00