“Lan ederra”

Erakusketa

2026-04-16T18:00:00+02:00 2026-04-16T18:00:00+02:00 2026-04-16T18:00:00+02:00
  • 2026-04-16T18:00:00+02:00  2026-04-16T18:00:00+02:00
  • Kultur etxeko erakusketa gelan

Erakusketa

Nara Domínguezen argazkien erakusketa

Lan Ederra proiektua Euskal Herriko kultura eta nortasuna urte luzez sostengatu dituzten lanbide tradizionalei begirada pausatua eskaintzeko sortu da. Erretratu sorta baten bidez, denborari eutsi dioten ogibide horien funtsa jaso nahi du, bizitza osoan lan horiek egin dituzten pertsonen eskutik bizirik dirauten lanak direlako.

Artusauak -errementariak, ehuntzaileak, buztingileak, artile-moztaileak— beren lan-espazioetan erretratatzen dira, urteetan zehar erabili dituzten tresna eta inguruneekin batera. Irudi bakoitza topaketa bat da: pertsonarekin, lanbidearekin eta denboran, errepikapenean eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako jakintzan oinarritutako lan egiteko modu batekin.

Nara Domínguez erretratuan espezializatutako argazkilaria da, pertsonen eta ingurunearen arteko harremana aztertu nahi duena. Proiektu dokumental honetan, bere begirada artisauen benetako eta eguneroko uneak harrapatzean zentratzen da, sentsibilitate narratiboa eta ikusizko arreta uztartuz.
Irudi bakoitzak lanbide tradizionalak bizirik mantentzen dituztenen esentzia islatzen du, argiaren, konposizioaren eta beren lanaren xehetasunen bidez istorio intimoak azaleratuz.

Apirilaren 13tik 24ra
Astelehenetik ostiralera, 18:00etatik 20:00etara