XX. Laburbira

Zinema

2023-03-22T19:00:00+01:00 2023-03-22T19:00:00+01:00 2023-03-22T19:00:00+01:00
  • 2023-03-22T19:00:00+01:00 2023-03-22T19:00:00+01:00
  • Kultur etxeko zine aretoan

Zinema

Euskarazko film laburren zirkuitua

Zazpi film-laburrez osatutako bilduma eskaintzen du aurten euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariak:

  • Muskil (zuzendaria: Marina Perosanz):
    “Ixabel eta Pedro Muskil baserrian bizi dira. Luisa, herriko maistra berria,ondoko baserrira etortzean bizimodua aldetuko zaio Ixabeli”.
  • Olatuen isiltasuna (zuzendariak: Maria Bartolome, Eric Campos eta Fernando Martin):
    “Urtero-urtero Lekeitioko kaleetatik ibilbide berdina egiten du film honetako protagonistak zerbait edo norbait bilatzeko asmoarekin…”
  • Irrits (zuzendaria: Maider Oleaga):
    “Izaro eta Clara, 17 urteko nerabeak, begirale lanetan ari dira haurrentzako udalekuetan. Halako batean, Clarak irrikaz musukatzen du laguna. Izaro, grinak itsututa, noraezean dabil gertatu zaiona kudeatu nahian…”
  • Erlojupekoa (zuzendaria: Leire Egaña):
    “Astronautaz jantzitako rider bati enkargu bat jasotzeko mezua iristen zaio. Lortuko al du bere misioa betetzea erlojupekoa amaitu baino lehen”.
  • Hitzak (zuzendaria: Josu Martinez):
    “1966, Ipar Euskal Herriko Bizkarsoro izeneko herrixkan, lau neska gaztek lurperaturik zeuden hitzak aurkitu dituzte. Michellek, 21 urteko gazteak, ez ditu ulertzen. Familian aspaldian galdu zuten hizkuntzan idatziak dira…”
  • Asko falta da? (zuzendaria: Ane Cuesta):
    “Neska gazte bat asteburu pasa doa lagun talde berri batekin. Egun batetik bestera, gau bakar batean, dena aldatuko da”.
  • Koadro goriari heldu (zuzendaria: Iulen Arana):
    “Herminia, 91 urteko andre bakartia, egoitza batean bizi da. Ez du inorekin harremanik, zentroko langile bat harengana hurbiltzen saiatzen den arte”.