XV. Laburbira
Euskarazko 8 film ikusteko aukera izango da (77 minutuko iraupena)
XV. Laburbira sentsazioz josita dator
- 2018ko otsailaren 28an Bergaran hasi eta martxoaren 27an Arrasaten amaituko da. Guztira 29 herri bisitatuko ditu, tartean London, Paris eta València.
- Hamabosgarren edizioa 8 film laburrekin dator: umorea, intriga, kritika, gure historiari begirada, kulturaren eta hizkuntzaren transmisioari keinua dira, besteak beste, aurtengoek dakartena.
- Ordu eta laurdeneko emanaldiak izango dira eta sei herritan zuzendariez solasaldiak burutuko dira ostean.
Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Laburbira zirkuitu ibiltariak hamabost urte beteko ditu aurten, bi helbururi eutsiz: euskarazko sortzaileen kalitatezko lana ezagutaraztea, ekoizteko jarraitu dezaten aukera emanez eta ikusleei hemen eta euskaraz sortutako film freskoez gozaraztea (gehienez zirkuitua ospatu baino 2 urte lehenago egindakoak izaten dira).