Zapelatzak berriro aske hegan Arantzazun

Arrano Etxean sendatutako zapelatzak askatuko dira Arantzazun
Noiz 2020/09/19 11:00
Non Arantzazuko parketxean
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943 78 28 94 / 688 89 50 69
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Hegazti askatzea_Arantzazu.jpg

Hurrengo larunbatean, irailaren 19an, gure inguruan bizi diren hegazti harrapari espezie berezi bat hurbiletik ezagutzeko aukera eskainiko da Arantzazuko parketxean. Izan ere, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako bi zapelatz askatuko dira bertan.

Askatu aurretik, hegazti hauen bizitzari buruzko hainbat azalpen emango dira eta baita Arrano etxean egiten duten lanaren ingurukoak ere.

Gipuzkoako Parketxe Saretik antolaturiko jarduera honen hitzordua goizeko 11:00etan izango da eta 45 minutu inguruko iraupena izango du.

Taldeak partaide-kopuru mugatua izango du eta nahitaezkoa izango da aurrez izena ematea. Musukoa (maskarilla) eramatea ere nahitaezkoa izango da, nahiz ahal den guztietan segurtasun-distantzia mantenduko den. Adin guztientzako herritarrei zuzendua dago, eta prezioa pertsonako 3 €-koa izango da. 

Izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko:

943 782894 / 688 89 50 69
arantzazu@gipuzkoanatura.eus
www.gipuzkoanatura.eus

« Urtarrila 2021 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031