Zapelatzak berriro aske hegan Arantzazun

Igeldoko Arrano Etxean sendatutako zapelatzak askatuko dira
Noiz 2017/12/08 11:30
Non Arantzazuko parketxean
Harremanetarako Izena
Harremanetarako Telefonoa 943 78 28 94
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
Hegazti askatzea_Arantzazu.jpg

Datorren abenduaren 8an, ostiralarekin, Arantzazuko Parketxeko inguruetan, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako zapelatz batzuk askatuko dira.

Arrano Etxean, askotariko arrazoiak direla medio, zauritutako edo gaixotutako animaliak sendatzen dituzte eta haiek ahalik eta lasterren euren ingurune naturalera itzultzea da xedea. Jarduera berezi honetara bertaratzen direnak, Arantzazu Parketxean elkartuko dira goizeko 11:30ean eta azalpen batzuk entzun ostean, Arantzazu inguruetako leku egoki eta eder batean askatuko dira hegaztiok, berriro ere askatasunean hegan egiteko aukera emanez.

Plan ederra proposatzen du beraz Gipuzkoako Parketxe Sareak datorren zubirako, hegazti hauen inguruan zerbait gehiago ikasiz eta askatasunean mendira nola itzultzen diren ikusiz gozatzeko.

Jarduera doakoa izango da.

Izena emateko edota informazioa osatzeko:

Arantzazu Parketxea: 943 78 28 94 / 699 335 183, arantzazu@gipuzkoamendizmendi.net