“Eguraldiaren euskara. Aro-bidaia Euskal herrian barrena”

Liburu aurkezpena

2024-05-21T19:00:00+02:00 2024-05-21T19:00:00+02:00 2024-05-21T19:00:00+02:00
  • 2024-05-21T19:00:00+02:00  2024-05-21T19:00:00+02:00
  • Kultur etxeko zine aretoan

Liburu aurkezpena

Udal liburutegiak antolatuta

Euskal Herriko txoko desberdinetako solasaldietan gai bat errepikatzen bada egunerokoan, hori zalantzarik gabe eguraldia da. Zenbat denbora, eta batik bat zenbat hitz eskaintzen ote dizkiogu, bero, hotz euri edo haize kontuei! Mordoa inondik inora ere, eta txoko bakoitzean bere aldaeran gainera.

Kepa Diegezek Eguraldiaren euskara liburuan herriz herri egunerokoan erabiltzen diren arotitzak (eguraldiari buruzko hitzak) jaso ditu bertan. Eguraldiaren inguruan dauden hitz, esamolde eta atsotitz asko galdu aurretik, lozorrotik esnatu eta bildu ditu liburu oparo honetan. Oñati bidaiaren "puntu bero"-enetariko bat da, Izagirreren lanari esker. Edertasunaren bila egindako bidai honek baditu beste 95 geraleku Euskal Herrian zehar.

Zer esan nahi du kuku-izedia esamoldea? Hizkuntza batean lexikoa da kultura onduen islatzen duen eremua. Eta horretaz hitz egingo digu Kepa Diegezek, oraindik naturarekin lotuta dagoen euskal komunitatearen inguruan.Gipuzkoako Liburudenden Elkarteak, Zilarrezko Euskadi saria eman zioten iaz (2023an) eta literatur kritikariek 2023ko euskarazko libururik onenen artean hautatu zuten.