"China ha vuelto para quedarse"

Hitzaldia

2023-10-11T10:00:00+02:00 2023-10-11T10:00:00+02:00 2023-10-11T10:00:00+02:00
  • 2023-10-11T10:00:00+02:00  2023-10-11T10:00:00+02:00
  • Santa Ana antzokia

Hitzaldia

Oñatiko Esperientzien Gelak antolatuta.

Hizlaria: Marcelo Muñoz ekonomialaria.

Marcelo Muñozen (Jaraíz de la Vera -Cáceres-, 1934) "China ha vuelto para quedarse" hitzaldiak emango dio hasiera Oñatiko Esperientzien Gelaren 2023/2024 ikasturteari.

Txinan bulego komertzial bat ireki zuen aurreneko espainiarra izan zen, 1978an, eta 45 urtez jardun du zubiak eraikitzen Espainia eta Txina artean, hemengo enpresa askori merkatu txinatarrean sartzeko bidea errazten. Bertatik bertara ikusi du Txinak lau hamarkada hauetan bizi izan duen garapen izugarria; "munduko 120. potentzia zen hara iritsi nintzenean, eta bigarrena da egun. Gure seme-alaben etorkizunaz kezkatzen den pertsona orok izan beharko luke interesa Txinaren inguruan", dio Extremadurako enpresari eta idazleak.

Ohi bezala, Santa Ana aretoan izango dira hitzaldiak, goizeko 10:00etan, eta ordu erdi lehenago kafetxoa hartzeko aukera egongo da Santa Ana aretoko sarreran bertan.

Oharra: Goienagusi elkarteak hilean bi ekitaldi antolatuko ditu Oñatin 2023-2024 ikasturtean zehar, oñatiar guztientzat irekiak eta dohainik izango dira, Goienagusiko bazkide izan ala ez. Aldiz, Arrasaten eta Bergaran antolatuko diren ekintzetan parte hartu ahal izateko, Goienagusiko bazkide izan behar da. (Informazioa: https://goienagusi.eus / goienagusi@gmail.com)