Arantzazun eskulangintza erakusketa/azokia.

ARTaso taldiak antolatuta.
Noiz 2012/07/22
10:00 - 15:00
Non Arantzazu auzoa
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal
 ARTaso taldiak, aurreko lau urteko ohitturiari
jarraittuz, aurtengo urterako be antolau dau 
Arantzazun eskulangintza erakusketa/azokia. 

 Santiago egunaren inguruan antolau izan dogu 
urtero, igazkua kenduta, eurixa goixan behian 
izan zalako. Santiagok aurtengua errespetauko 
dauelakuan, garagarrillaren (uztailla) 22xan 
konbidauta zagozai danok Arantzazuko basilika 
onduan egitten dogun ekittaldira. 

 Igaz bedarrak (tartian sendabedarrak) izan 
gittuan eguneko ardatz, eta sendabedarren 
inguruko erakusketa eta bestek izan zittuein 
estimua ikusitta, aurtenguan be izango 
daue euren lekua. Aurten, gaiñera, erremedixoren 
bat gertaketan ikasteko aukeria be izango dogu.

 Igazko modura, sendabedarrak ezaguketako 
ibillialditxua be egingo dogu.

 Hortik aparte, aurtengo erakusketa/azokia euskal 
mitologiarekin giroketako asmua dakogu.
Beraz, aurtengua garagarrillaren 22xan, 
goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00ak 
aldera arte egongo gara Arantzazuko basilikiaren 
onduan.
  • Sendabedarrok ezagutu, batu eta gordeten ikasteko ibillialditxuak, barriz, 10:30ttan urtengo dau erloju-torriaren ondotik, eta eguardi aldera arte iraungo.
Hantxe alkar ikusiko dogulakuan, agurtzen zaittue ARTaso taldiak.
« Otsaila 2021 »
Otsaila
AlAsAzOgOrLrIg
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728