- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/emakumeak-mugimenduan
- "Emakumeak mugimenduan" ikastaroaren saioa
- 2026-02-19T17:30:00+01:00
- 2026-02-19T17:30:00+01:00
- Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da
"Emakumeak mugimenduan" ikastaroaren saioa
- 2026-02-19T17:30:00+01:00 2026-02-19T17:30:00+01:00
- Eltziako 3.solairuan
Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da
Harreman osasuntsua al dugu gure gorputzekin? Nola hitz egiten diogu geure buruari?
Ikastaro honetan dantzaren bidez geure buruarekin eta ingurukoekin harremanduko gara eta gure gaitasunak eta mugak ezagutu eta praktikan jarriko ditugu. Gorputz kontzientzia landuko dugu, mugimenduen jabe egin, eta mugitzeko forma berriak ezagutuko ditugu.
Saio hauetan parte hartzeko ez da dantzan aurrez jakin behar. Dantza eta mugimendu inprobisatuaren bidez gure dantza eta mugimendu propioak sortuko ditugu.
Hizkuntza: Euskara + Gaztelania*
Irakaslea: Oihane Vicente
Datak: Ostegunak. Urtarrilak 8 eta 22; Otsailak 5 eta 19; Martxoak 5 eta 26; Apirilak 16 eta 30; Maiatzak 14 eta 28.
Ordutegia: 17:30-19:00