"Emakumeak mugimenduan" ikastaroaren hasiera

Ikastaroa

2025-10-09T17:30:00+02:00 2025-10-09T17:30:00+02:00 2025-10-09T17:30:00+02:00
  • 2025-10-09T17:30:00+02:00  2025-10-09T17:30:00+02:00
  • Zubikoa kiroldegian

Ikastaroa

Oñatiko Jabetze Eskola hausnarketarako eta formaziorako topagunea da

Harreman osasuntsua al dugu gure gorputzekin? Nola hitz egiten diogu geure buruari?

Ikastaro honetan dantzaren bidez geure buruarekin eta ingurukoekin harremanduko gara eta gure gaitasunak eta mugak ezagutu eta praktikan jarriko ditugu. Gorputz kontzientzia landuko dugu, mugimenduen jabe egin, eta mugitzeko forma berriak ezagutuko ditugu.

Saio hauetan parte hartzeko ez da dantzan aurrez jakin behar. Dantza eta mugimendu inprobisatuaren bidez gure dantza eta mugimendu propioak sortuko ditugu.

Hizkuntza: Euskara + Gaztelania*
Irakaslea: Oihane Vicente
Datak: Ostegunak. Urriaren 9tik ekainaren 11ra. Bi astean behin
Ordutegia: 17:30-19:00
Lekua: Kiroldegia