Sai arreak behatu

Ibilbidea Hitzaldia

2024-06-09T10:30:00+02:00 2024-06-09T10:30:00+02:00 2024-06-09T10:30:00+02:00

Ibilbidea Hitzaldia

Aizkorri-Aratz natura-parkea leku ezin hobea da sai arreentzat, bertan aurkitzen da Gipuzkoako koloniarik handiena. Animalia sarraskijale hauek ezinbestekoak dira hildako animalien gorpuak birziklatzeko eta mendiak garbi mantentzeko. Oso ohikoa izaten da sai arreak inguru hauetan hegan ikustea, baina zer dakigu beraien inguruan?

Arantzazuko parketxearen inguruko harkaiztietako sai arreen bizimoduari eta ohiturei buruz gehiago jakiteko jarduera gidatua egingo dugu ekainaren 9an. Ekintza sai arreen inguruko hitzaldi labur batekin hasiko da eta ondoren, hegazti hauek teleskopio bidez ikusteko aukera izango dugu Arantzazun bertan.

Jarduera 10:30ean hasiko da, parketxeko ingurumen hezitzailearen azalpenak entzun ostean, 11:00ak aldera hasiko gara behaketarekin. Edozein herritarrentzat egokia da, batez ere txorien inguruan interesa duen pertsona ororentzat. Prismatikoak ekartzea gomendatzen da.

Prezioa 6€ (12 urtetik beherakoak 4€)
Aurrez erreserba egitea nahitaezkoa da.