Sai arreak behatu Arantzazun

Irteera

2026-05-03T10:30:00+02:00 2026-05-03T10:30:00+02:00 2026-05-03T10:30:00+02:00
  • 2026-05-03T10:30:00+02:00  2026-05-03T10:30:00+02:00
  • Arantzazuko Parketxean
  • 943 79 64 63 / 943 71 89 11

Irteera

Aizkorri-Aratzen habiak egiten dituzten hegazti sarraskijaleak teleskopioz behatzeko irteera gidatua . Arantzazu parketxeak eta Debagoiena Turismok antolatuta

Aizkorri-Aratz natura-parkea leku ezin hobea da sai arreentzat, bertan aurkitzen da Gipuzkoako koloniarik handiena. Animalia sarraskijale hauek ezinbestekoak dira hildako animalien gorpuak birziklatzeko eta mendiak garbi mantentzeko. Oso ohikoa izaten da sai arreak inguru hauetan hegan ikustea, baina zer dakigu beraien inguruan?

Arantzazuko parketxearen inguruko harkaiztietako sai arreen bizimoduari eta ohiturei buruz gehiago jakiteko jarduera gidatua egingo dugu. Ekintza sai arreen inguruko hitzaldi labur batekin hasiko da eta ondoren, hegazti hauek teleskopio bidez ikusteko aukera izango dugu Arantzazun bertan.

Jarduera 10:30ean hasiko da, parketxeko ingurumen hezitzailearen azalpenak entzun ostean, 11:00ak aldera hasiko gara behaketarekin. Edozein herritarrentzat egokia da, batez ere txorien inguruan interesa duen pertsona ororentzat. Prismatikoak ekartzea gomendatzen da.

Doakoa publiko ororentzat.
Izena ematera derrigorrezkoa da; plaza mugatuak izateaz gain, azken orduko aldaketaren bat balego abisatzeko.