- https://www.xn--oati-gqa.eus/eu/agenda/aitzgorri-aratz-kontserbazio-bereziko-eremua-kbe-kudeatzeko-helburuen-eta-neurrien-aurkezpen-parte-hartze-saioa
- Aitzgorri-Aratz Kontserbazio Bereziko Eremua(KBE) kudeatzeko Helburuen eta Neurrien aurkezpen parte-hartze saioa.
- 2014-12-04T18:00:00+01:00
- 2014-12-04T20:00:00+01:00
Aitzgorri-Aratz Kontserbazio Bereziko Eremua(KBE) kudeatzeko Helburuen eta Neurrien aurkezpen parte-hartze saioa.
- 2014-12-04T18:00:00+01:00 2014-12-04T18:00:00+01:00 - 2014-12-04T20:00:00+01:00 2014-12-04T20:00:00+01:00
- Udaletxeko areto nagusian
- Webgunea ikusi
"Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kanpo-enpresa tekniko bat kontratatu du “Aizkorri-Aratz” KBE Kontserbatzeko Neurrien Dokumentuaren Oinarri Teknikoen prestaketa lantzeko. Dokumentu horrek zehaztuko du zer helburu ezartzen diren eta zer jarduketa jartzen diren abian, Aizkorri-Aratzen atzeman diren intereseko habitatak nahiz flora eta fauna espezieak kontserbatzea bermatzeko.
Dokumentua behin betiko prestatu baino lehen, ingurumeneko teknikariek proposatutako lan-ildoak helarazi nahi zaizkie alde interesatuei, pertsona inplikatuek ere beren iritziak eta iradokizunak teknikariei bidaltzeko aukera izan dezaten, behin betiko dokumentuan jaso ahal izate aldera.
Horregatik, bi informazio-bilera bat egingo dira (antzekoak baina bi toki ezberdinetan), KBE esparruko entitate, talde eta pertsona interesatuei informazioa zuzenean emateko asmoz, zirriborro-dokumentuan proposatu diren neurriak azaltze aldera. Zu gonbidatua zaude parte hartzera.
Honatx helburuak:
- Sarrera txiki bat egitea Natura 2000 Sarea Euskadin zertan den azaltzeko, eta sarrera txiki bat ere “Aizkorri-Aratz” KBEri buruz.
- KBE Kontserbatzeko Neurrien Dokumentuaren zirriborroan proposatu diren neurriak aurkeztea.
- Zalantzak argitzea, halakorik badago, eta iritziak eskatzea.