Aitzgorri-Aratz Kontserbazio Bereziko Eremua(KBE) kudeatzeko Helburuen eta Neurrien aurkezpen parte-hartze saioa.

Noiz 2014/12/04
18:00 - 20:00
Non Udaletxeko areto nagusian
Hitzordua egutegira gehitu vCal
iCal

  "Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kanpo-enpresa tekniko bat kontratatu du “Aizkorri-Aratz” KBE Kontserbatzeko Neurrien Dokumentuaren Oinarri Teknikoen prestaketa lantzeko. Dokumentu horrek zehaztuko du zer helburu ezartzen diren eta zer jarduketa jartzen diren abian, Aizkorri-Aratzen atzeman diren intereseko habitatak nahiz flora eta fauna espezieak kontserbatzea bermatzeko.

  Dokumentua behin betiko prestatu baino lehen, ingurumeneko teknikariek proposatutako lan-ildoak helarazi nahi zaizkie alde interesatuei, pertsona inplikatuek ere beren iritziak eta iradokizunak teknikariei bidaltzeko aukera izan dezaten, behin betiko dokumentuan jaso ahal izate aldera.

  Horregatik, bi informazio-bilera bat egingo dira (antzekoak baina bi toki ezberdinetan), KBE esparruko entitate, talde eta pertsona interesatuei informazioa zuzenean emateko asmoz, zirriborro-dokumentuan proposatu diren neurriak azaltze aldera. Zu gonbidatua zaude parte hartzera.

Honatx helburuak:

  • Sarrera txiki bat egitea Natura 2000 Sarea Euskadin zertan den azaltzeko, eta sarrera txiki bat ere “Aizkorri-Aratz” KBEri buruz.
  • KBE Kontserbatzeko Neurrien Dokumentuaren zirriborroan proposatu diren neurriak aurkeztea.
  • Zalantzak argitzea, halakorik badago, eta iritziak eskatzea.

Hitzordu honen gaineko informazio gehiago…

« Urtarrila 2021 »
Urtarrila
AlAsAzOgOrLrIg
123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031