Uda kanpaina

Card image cap
  • 1 txanda: ekainak 28 - uztailak 9
    2.txanda: uztailak 12 - uztailak 23
    Txanda bakarra: ekainak 28 - uztailak 23

    Kontsultak/ zalantzak/ datu zuzenketak Gaztelekuan, astelehenetik ostiralera, 9:00-12:00 (Astearte eta ostegunetan 15:00-18:30)

  • 943716375
  • rlasagabaster@onati.eus
Kirol ekintzak

IZEN-EMATEA ETA ZOZKETA

Udako Kanpainarako izen-emate sistema aldatu egin da aurten. Aurrez aurreko pilaketak saihesteko asmoz, online izen-ematea jarri dugu helbide honetan: zubikoakiroldegia.oñati.eus.

  • Maiatzaren 19tik 24ra online edo Gaztelekuan izena emateko epea irekiko da.
  • Maiatzaren 27an argitaratuko dira jarduera-taldeen araberako zerrendak.
  • Ekainaren 1etik 4ra, gainerako plaza libreak betetzeko itxarote-zerrendan geratu direnei hitzordu berriak emango zaizkie.

Bakoitzak gehienera 3 jardueratan eman ahal izango du izena.
Jardueraren gehieneko edukiera gainditzen bada, zozketa bidez osatuko da taldea.

Web bidez izena emateko ezinbestekoa da:

  • zubikoakiroldegia.oñati.eus webgunean erregistratuta egotea, abonatu gisa edo ez-abonatu gisa. Bi kasuetan, udako kanpainako informazioa eskuratzeko gako batzuk lortzen dira.
  • Adin bakoitzerako dagoen eskaintzara bakarrik sartu ahalko zara. Beraz, garrantzitsua da inskribatu beharreko haurren jaioteguna behar bezala sartuta edukitzea kiroldegiko datu-basean.

GARRANTZITSUA: Zure datuetan harremanetarako telefono bat eta helbide elektroniko bat agertu behar dira.

JARDUEREN ESKAINTZA

Jarduteko protokoloa.

Informazio osagarria