HAZ - Herritarren Arreta Zerbitzua

Card image cap

Azken urteotan Tokiko Administrazioa, herritarrengandik hurbilen dagoen administrazioa izanik, lanean aritu da herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuak hobetzeko eta areagotzeko.

Hobekuntzak herritarren zuzeneko arreta zerbitzuan ezarri dira eta arreta zerbitzu honi modu integral batean emateko Oñatiko Udalak kudeaketa eta informazioan hobekuntzak ezarri ditu. Horrela sortu da HAZ zerbitzua.

Herritarrentzako Arreta Zerbitzua udal zerbitzu bat da, zerbitzu publikorako berariazko bokazioa duena, herritarrak artatzeko egungo teknikak txertatzen dituena eta herritarrenganako arreta ardatzat hartzen duena, eta halaber, herritarrek Udalari egiten dizkioten eskaera gehienei irtenbidea emateko beharrezkoak diren bitartekoak dituena.