Uda kanpaina 2022

Card image cap
  • 1 txanda: ekainak 27 - uztailak 8
    2.txanda: uztailak 11 - uztailak 22
    Txanda bakarra: ekainak 27 - uztailak 22

    Kontsultak/ zalantzak/ datu zuzenketak: Zubikoa kiroldegia 943716375 rlasagabaster@onati.eus

  • 943716375
  • rlasagabaster@onati.eus
  • GARRANTZITSUA.- Datu pertsonalen artean harremanetarako telefonoa eta helbide elektronikoa agertu behar dira.

    Webgunean zure helbide elektronikoa edo telefono-zenbakia eguneratzeko: sartu ezkerreko menuan "nire datuak", "Datu pertsonalak". Zuen seme-alaba inskribatzeko ezkerreko menuan sartu familia-unitatean eta sakatu "aldatu" izena eman nahi duzun seme-alaba aukeratzeko.

Kirol ekintzak

IZEN-EMATEA ETA ZOZKETA

Udako Kanpainarako izen-ematea bi modutara egin daiteke: zubikoakiroldegia.oñati.eus ataian eta kiroldegiko harreran.

  • Izena emateko epea: Martxoaren 21etik apirilaren 1era.
  • Zozketen emaitzak: Apirilaren 4an.
  • Bajak: Apirilaren 7tik 13ra bitartean. Libre geratzen diren plazak betetzeko, itxarote-zerrendan daudenei deituko zaie eta alta berriak egin ahal izango dira.

ADI:
Txanda bakoitzean gehienez 3 jardueratan eman daiteke izena, eta jarduera bakoitzerako gehienez 3 ordutegi aukera daitezke. Plazak banatzeko, jarduera guztietan zozketa egingo da.
Izen-ematea web bidez egitean, sistemak ez du mugatzen nahi adina jardueratan inskribatu ahal izatea. Hiru jarduera baino gehiagotan izena ematen dutenek zerrendako lehenengo 3 jardueren zozketan bakarrik parte hartuko dute.

Web bidez izena emateko ezinbestekoa da:

  • zubikoakiroldegia.oñati.eus webgunean erregistratuta egotea, abonatu gisa edo ez-abonatu gisa. Bi kasuetan, udako kanpainako informazioa eskuratzeko gako batzuk lortzen dira.

  • Adin bakoitzerako dagoen eskaintzara bakarrik sartu ahalko zara. Beraz, garrantzitsua da inskribatu beharreko haurren jaioteguna behar bezala sartuta edukitzea kiroldegiko datu-basean. (Aldaketak Zubikoako kiroldegian).

_________________________

- JARDUEREN ESKAINTZA

- Informazio osagarria eta Jarduteko protokoloa